Eurokopa, final-laurdenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ingalaterra finalerdietan sartu da, Ukraina jipoitu ostean

Danimarka izango dute aurkari, Eurokopako finalean sartzeko atariko partidan.
Ukraina-Ingalaterra
Ukraina-Ingalaterra. Argazkia: Efe.

Ingalaterra Eurokopako finalerdietan da, Ukrainia final-laurdenetan 0 eta 4 gaindituta. Harry Kanek bi gol egin ditu eta ingelesek golik jaso gabe jarraitzen dute.

Lehen gola Kanek egin du laugarren minutuan. Bigarren zatian, Harry Maguire (46. min), Kane bera (50. min) eta Jordan Henderson (63.ean) izan dira golegileak.

Ingalaterra txapelketa osoan golik jaso ez duen talde bakarra da. Asteazkenean Danimarka izango du arerio Wembleyn. Danimarkarrek Txekia kanporatu dute 1-2.

Fitxa teknikoa

0 - Ukraina: Bushchan; Zabarnyi, Kryvtsov (Tsygankov, 36. min), Matviyenko; Karavaev, Sydorchuk (Makarenko, 64. min), Shaparenko, Zinchenko, Mykolenko; Yarmolenko, Yaremchuk.

4 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Maguire, Shaw (Trippier, 65. min); Phillips (Bellingham, 65. min), Rice (Henderson, 57. min); Sancho, Mount, Sterling (Rashford, 65. min); Kane (Calvert-Lewin, 73. min).

Golak: 0-1, 4. min: Kane; 0-2, 47. min: Maguire; 0-3, 49. min: Kane; 0-4, 63. min: Henderson.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X