Asteburuan, Koparekin hitzordua
Asteburu honetan ez da Ligarik egongo Espainiako Superkopa jokoan izango delako. Beraz, Kopako final-hamaseirenetako partidak jokatuko dira, eta lehenengoa Alaves izango da, larunbatean, goizeko 12:00etanm Almeriaren kontra.
Espanyol-Osasuna eta Navalcarnero-Eibar partidak igandean izango dira eta Superkopan arituko diren Athleticen eta Realaren kanporaketak hurrengo astean; txuri-urdinek, asteazkenean Kordoban, eta ostegunean zuri-gorriek, Eivissan.
FINAL-HAMASEIRENAK
Urtarrilak 16, larunbata
12.00 Rayo Vallecano-Elx
12.00 Almeria-Alavés
16.00 Girona-Cadiz
18.00 Fuenlabrada-Levante
20.00 Peña Deportiva-Valladolid
20.00 Leganes-Sevilla
Urtarrilak 17, igandea
12.00 Málaga-Granada
12.00 Espanyol-Osasuna
16.00 Sporting-Betis
16.00 Navalcarnero-Eibar
18.00 Alcorcon-Valentzia
18.00 Tenerife-Vila-real
Urtarrilak 20, asteazkena
19.00 Kordoba-Reala
21.00 Alcoyano-Real Madril
Urtarrilak 21, osteguna
19.00 Ibiza Eivissa-Athletic
21.00 Cornellá-Bartzelona
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Espainiak bere bigarren finala jokatuko du Munduko Txapelketa batean, Frantziari irabazi ondoren (0-2)
Mikel Oyarzabalek penaltiz sartutako gol batek, 20. minutuan, eta Pedro Porrok jokaldian sartutako beste batek, 58. minutuan, Luis de la Fuenteren taldea sailkatu dute.
Ingalaterrak eta Argentinak Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Norvegia eta Suitza luzapenean gaindituta
Jude Bellinghamek, biko batekin, Ingalaterrak Norvegiaren aurka lortutako markagailua irauli du (1-2), eta Argentinak Suitza borrokalari bati irabazi dio (3-1) Julian Alvarezek eta Lautaro Martinezek egindako golei esker.
Mikel Merinok aurrera egiteko gola eman dio berriz Espainiari (2-1)
Aulkitik sartu eta berehala, jokalari iruindarrak azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio bere taldeari Belgikaren aurka eta finalerdietarako txartela.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Suitzak Kolonbia kanporatu du, penaltietan, eta prest daude Munduko Txapelketako final laurdenak
Hauek dira final laurdenetako kanporaketa guztiak: alde batetik, Frantzia-Maroko, eta Espainia-Belgika; bestetik, Norvegia-Ingalaterra, eta Argentina-Suitza. Final zortzirenetako azken kanporaketan, Suitzak eta Kolonbiak 0-0 berdindu dute, eta penaltietan Suitza 4-3 gailendu da.
Romerok, Messik eta Enzok bizia eman diote txapeldunari, Egiptoren aurka gorriak ikusi ondoren (3-2)
Argentina ezinean ibili da Egiptoren aurkako norgehiagokan. Afrikarrak 0-2 aurretik jarri dira markagailuan, Yasser Ibrahim eta Mostafa Ziko jokalarien golei esker.
Queiroz, Aguirre eta Roberto Martinez dira Munduko Txapelketaren azken biktimak
Ghanako Futbol Federazioaren arabera, oraindik ez dute Queirozen uko formalik jaso, baina bere Instagrameko mezuak ez du zalantzarako tarterik uzten. Aguirreren kasuan, Mexiko Munduko Txapelketan zuzentzeko akordioa zuen. Azkenik, Roberto Martinezi lortutako emaitza txarrak kalte egindio. Portugaleko Futbol Federazioak ez zuen espero final-zortzirenetan galtzea.
Belgikak garaipen argia lortu du AEBren aurka (1-4), eta Espainia izango du aurkari Munduko Txapelketako final laurdenetan
De Ketelaerek, bi gol sartuta, Vanakenek eta Lukakuk markagailuan islatu dute Belgikako selekzioak erakutsitako nagusitasuna. Balogun AEBko jokalariak neurketan parte hartu du, eta horrek norgehiagoka markatu du, kontuan izanik FIFAko Diziplina Batzordeak erabakita jokatu ahal izan duela.
Mikel Merinok final-laurdenetarako sailkatu du Espainia, luzapenaren atarian (0-1)
Nafarrak, Ferran Torresen pasea baliatuta, 91. minutuan sartu du Luis de la Fuenteren taldea final-laurdenetan. Espainiak AEB-Belgika partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.