Bayernek eta Liverpoolek ez dute huts egin; Real Madrilek berdindu egin du Alemanian
Astearte honetan jokatu dira 2020-2021 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partida batzuk, konkretuki, A, B, C eta D multzoetako taldeenak.
Bayern Munichek eta Liverpoolek ez dute kale egin. Bayernek 1-2ko emaitzarekin irabazi dio Lokomotiv Moskuri, eta Liverpoolek garaipena lortu du Midtjylanden kontra. Bayernen multzoan, Atletico Madrilek 3-2ko emaitzarekin irabazi dio Salzburgi.
Bestalde, Real Madrilek bina berdindu du Borussia Mönchengladbachen aurka (2-2). Multzoko beste partidan Shakhtar Donetskek eta Inter Milanek golik gabe berdindu dute (0-0).
2. jardunaldiko emaitzak:
A multzoa
Lokomotiv Mosku-Bayern Munich (1-2)
Atletico Madril - RB Salzburg (3-2)
B multzoa
Borussia Mönchengladbach-Real Madril (2-2)
Shakhtar Donetsk-Inter Milan (0-0)
C multzoa
Porto-Olympiacos (2-0)
Olympique Marsella-Manchester City (0-3)
D multzoa
Liverpool-Midtjyland (2-0)
Atalanta-Ajax (2-2)
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Hamabi selekzio hurrengo faserako sailkatu dira, eta zazpi kanporatuta daude
Gainera, hamabi talde lehiatuko dira hirugarren postuetako zortzi onenen artean sailkatzeko.
Suitza lehen postuan sailkatu da, Kanada bigarren eta Bosnia hirugarren, eta Qatar kanpoan geratu da
Suitzak 2-1 irabazi dio Kanadari B multzoko azken jardunaldian, Johan Manzambi eta Ruben Vargasen beste partida on bati esker. Bosnia-Herzegovinak, berriz, Kerim Alajbegovic, Ermin Mahmic eta Sultan Al-Brakek bere atean sartutako golei esker, Julen Lopetegiren Qatarri irabazi dio (3-1).
Cristiano Ronaldo, sei Munduko Txapelketatan gutxienez gol bat sartzea lortzen duen historiako lehenengo jokalaria
Portugalgo selekzioko jokalariak, 41 urtekoa bera, hamar gol egin ditu, orain arte, sei Munduko Txapelketa hauetan: 2006koan, Alemanian, gol bat; 2010ekoan, Hegoafrikan, gol bat; 2014koan, Brasilen, gol bat; 2018koan, Errusian, lau gol; 2022koan, Qatarren, gol bat; eta 2026koan, Mexikon, estatu Batuetan eta Kanadan, oraingoz bi gol.
Kolonbia final-hamaseirenetan da, Panama kanpoan geratu da eta Ingalaterrak husna berdindu du Ghanaren aurka
Kolonbiarrek 1-0 irabazi diote Kongoko Errepublika Demokratikoari; Kroaziak, 0-1 Panamari, eta Ingalaterrak golik gabe berdindu du Ghanaren aurka.
Cristianok bi gol sartu ditu eta Portugalek lehen garaipena lortu du, Uzbekistanen aurka (5-0)
Funchaleko aurrelaria da sei Munduko Txapelketatan gola sartu duen lehen futbolaria. Nuno Mendesek, Abduvohid Nematov atezainak bere atean sartutako gol batek eta Rafael Leaok egindako gol batek osatu dute portugaldarren aldeko gol-zaparrada.
Norvegiako zaleek arraun egin dute Times Squaren
Norvegiako zaleek jada aski ezaguna den eran animatzen dute euren selekzioa: arraunean. Atzo, hainbat zale bildu ziren New Yorkeko Times Squaren eta irudi ikusgarriak utzi dituzte lehorreko arraunlariek.
Frantzia eta Norvegia final-hamaseirenetarako sailkatu dira, eta Aljeriak lehen hiru puntuak lortu ditu
Frantziako selekzioa 3-0 nagusitu zen Iraken aurka, Norvegiak Senegali 3-2 irabazi zion, eta Aljeriak garaipena lortu zuen Jordaniaren aurka (1-2).
Messik bere itzala handitu du, Argentinak Austriari irabazi dio, eta final-hamaseirenetan izango da (2-0)
Erabakitasunez eta 9. minutuan huts egindako penaltia madarikatu gabe, Messik eta Argentinak iragarpenak bete dituzte. Austriak presio itogarria egingo zuela espero zen, eta, azkenean, ez da horrenbesterako izan.
Messi, Munduko Txapelketen historiako golegilerik onena
Austriaren aurkako partidan, 38. minutuan, sartutako golarekin golegilerik onena bihurtu da izar agentinarra. 9. minutuan egin ahal izan du gola penalti puntutik, baina huts egin du. Neurketaren luzapenean bere bigarren gola sartu Messik. Oraingoz 18 gol dira, Klosek baino bi gehiago.