MARKA HISTORIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristiano Ronaldo, sei Munduko Txapelketatan gutxienez gol bat sartzea lortu duen historiako lehenengo jokalaria

Portugalgo selekzioko jokalariak, 41 urtekoa bera, hamar gol egin ditu, orain arte, sei Munduko Txapelketa hauetan: 2006koan, Alemanian, gol bat; 2010ekoan, Hegoafrikan, gol bat; 2014koan, Brasilen, gol bat; 2018koan, Errusian, lau gol; 2022koan, Qatarren, gol bat; eta 2026koan, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan, oraingoz bi gol. 

Cristiano Ronaldo (Portugal)

Cristiano Ronaldo, Uzbekistanen aurka sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE.

Cristiano Ronaldo Portugalgo selekzioko jokalaria sei Munduko Txapelketatako azken faseetan gutxienez gol bat sartzea lortu duen historiako lehenengo futbolaria da. Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko Txapelketan asteartean izandako Portugal-Uzbekistan partidan lortu dituen bi golak zenbatuta, Al-Nassr taldeko aurrelariak 2006tik hona jokatutako Munduko Txapelketa guztietan sartu du gutxienez gol bat; guztira, hamar daramatza, mundu mailako goreneko txapelketan.

Hain zuzen ere, Cristiano Ronaldok (egun, 41 urte ditu) 2006ko Munduko Txapelketan eman zion hasiera bere marka historikoari; izan ere, gol bat egin zuen orduan, duela hogei urte. 2010ean, Hegoafrikan, eta 2014an, Brasilen, gol bana sartu zuen; 2018an, Errusian, ordea, lau lortu zituen; eta Qatarren, 2022an, beste bat. Uzbekistanen aurkako partidan egindako lehena kontuan izanik, erdietsi du sei Munduko Txapelketatan golen bat sartzea, jarraian gainera.

Nabarmentzeko modukoa da Leo Messi, alegia, historian Munduko Txapelketan golik gehien sartu dituen jokalaria, sei txapelketa horietan ere aritu dela; Messik, baina, bost ekitalditan sartu ditu orain arte daramatzan hamazortzi golak, 2010ekoan ez baitzuen bat ere lortu.

Messi bera da, halaber, bost Munduko Txapelketatan gutxienez golen bat sartzea lortu duen futbolari bakarra. Gutxi batzuek egin dute golen bat lau ekitalditan; honako hauexek dira: Klose, Pele, Maradona, Matthaus, Ronaldo, Henry, Wilmots, Cahill eta Seeler.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X