Gaur, Valentzia - Atalanta eta RB Leipzig - Tottenham Hotspur
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako bueltako partidak jokatzen hasiko dira gaur.
Aurreneko biak Valentzia - Atalanta eta RB Leipzig - Tottenham Hotspur izango dira; joaneko neurketetan italiarrek 4-1 irabazi zuten eta alemaniarrek 0-1, beraz, eskura dute hurrengo faserako sailkatzea. Asteazkenean, PSG - B. Dortmund eta Liverpool - Atletico partidak jokatuko dira, neurketa guztiak gaueko 21:00etan.
Gainerakoak datorren astean jokatuko dira, hilaren 17an eta 18an.
FINAL-ZORTZIRENAK
Joaneko emaitzak
B. Dortmund 2 – 1 PSG
Atletico 1 – 0 Liverpool
Atalanta 4 – 1 Valentzia
Tottenham Hotspur 0 – 1 RB Leipzig
Chelsea 0 – 3 Bayern Munich
Napoles 1 – 1 Bartzelona
O. Lyon 1 – 0 Juventus
Real Madril 1 – 2 Man. City
Bueltako partidak
Martxoak 10, asteartea
Valentzia 3 – 4 Atalanta
RB Leipzig 3 – 0 Tottenham Hotspur
Martxoak 11, asteazkena
PSG 2 – 0 Borussia Dortmund
Liverpool 2 – 3 Atletico
Martxoak 17, asteartea
21:00 Juventus – O. Lyon
21:00 Manchester City – Real Madril
Martxoak 18, asteazkena
21:00 Bayern Munich – Chelsea
21:00 Bartzelona – Napoles
Zure interesekoa izan daiteke
Gennaro Gattusok Italiako hautatzaile kargua utzi du
Entrenatzaileak agur esan du ez duelako Italiako selekzioa Munduko Txapelketara sailkatzea lortu.
Peio Uralde: “Zalantzarik gabe, ni Realarekin joango naiz"
Hamabost egun falta dira Cartujako final handirako, eta 1987an Realak Atletico Madrilen aurka jokatutako finala ekarri dugu gogora. Peio Uralde Realean zein Atletico Madrilen aritutakoa da, eta ondo gogoan du Zaragozan jokatutako finala. Koltxoneroekin aritu zen orduan.
Italia Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da; Bosnia-Herzegovina, Suedia, Turkia, Txekia, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Irak sailkatu egin dira
Italiako selekzioak Bosnia-Herzegovinaren aurka galdu du, penaltietan, eta, hirugarren aldiz jarraian, ez du sailkatzea lortu. Suediak Danimarka kanporatu du; Turkiak, Kosovo; Txekiak, Danimarka; Kongoko Errepublika Demokratikoak, Jamaika; eta Irakek, Bolivia.
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.