Finalerdiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak eta Belgikak finala jokatzea dute amets

Txapelketan erakutsitako joko eta errendimenduarengatik frantziarren eta belgikarren arteko lehia aldez aurretik jokatutako finala izan zitekeen.
Frantziako selekzioa
Frantziako selekzioa

Frantziak eta Belgikak Errusiako Munduko Txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute astearte honetan. Finalera sailkatzeko bidean azken urratsa den norgehiagokak ez du faborito argirik.

Final horretan izatea ezaguna da frantziarrentzat; belgikarrentzat, ordea, sekula bisitatu gabeko etapa. Izan ere, Munduko txapeldun bost aldiz izan den Brasil final-laurdenetan kanporatu ostean, Belgikak bigarrenez jokatuko du finalerdi bat. Aurrekoa duela 32 urte izan zen, eta galdu egin zuen orduko hura. Horrenbestez, "deabru gorriak" inoiz gainditu ez duten erronka erraldoi baten aurrean daude.

Frantziak abantaila du kinieletan, bai tradizioagatik, bai atzealdean azaldu duen jokamolde sendoagatik. Gainera, defentsako irmotasun horrek ez dio kamustu erasoko jokoa, oso eraginkor azaldu baita hala behar izan duenean. Laburbilduz, frantziarrek heldutasuna agertu dute jokatzeko eran Deschampsen eskutik.

Hori nahikoa ez eta, txapeldun izateko gosez daude, esku hutsik amaitu baitzuten 2016an euren herrialdean jokatutako Eurokopa, Portugalek finala irabazi baitzien.

C multzoko lehen postua lortu zuten apenas arazorik gabe. Ondoren, Argentina kanporatu zuten (4-3) lehia borrokatu batean ondoren, eta ez ziren kikildu Uruguairen grinaren aurrean (0-2). Horrenbestez, bosgarren bider heldu dira munduko txapelketa bateko azken aurreko kanporaketara.

Bere aldetik, Belgikak aise lortu zuen G multzoko talderik onena izatea. Horren ostean, baina, gorriak ikusi zituen Japonia lehiaketatik at uzteko (3-2). Aitzitik, zailagoa zirudien final-laurdenetako neurketan, Brasil bota zuten kalera (1-2).

Hartara, 32 urteren buruan, 1986a Mexikon jokatu zen txapelketan bizi izan zuen egoera beraren aurrean dago bigarrenez. Orduko hartan, Maradonaren Argentina arerio gogorregia izan zen, eta, azkenerako, laugarren bukatu zuen txapelketa; izan ere, Frantziak irabazi egin zion hirugarren posturako lehia.

Balizko hamaikakoak:

Frantzia: Lloris; Pavard, Umtiti, Varane, Lucas Hernandez; Pogba, Kante; Mbappe, Griezmann, Matuidi; eta Giroud.

Belgika: Courtois, Alderweireld, Kompany, Vertonghen; Carrasco, Witsel, Fellaini, De Bruyne, Chadli; Hazard eta Romelu Lukaku.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X