D MULTZOA | 3. JARDUNALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kroaziak hiru garaipenekin egin du aurrera; Islandiak, aldiz, agur esan du (1-2)

Kroaziarrek Danimarka izango dute arerio igandean jokatuko duten final-zortzirenetako kanporaketan.
Badeljen golak aurreratu du Kroazia. Argazkia: EFE
Badeljen golak aurreratu du Kroazia. Argazkia: EFE

D Multzoan jaun eta jabe izan eta gero sailkatu da Munduko Txapelketako final-zortzirenetara Kroaziako selekzioa; izan ere, beste garaipen bat (hirutik hiru) lortu du astearte honetan (1-2), nahiz eta ohikoak ez diren jokalari ugari zelairatu dituen Islandiaren aurka.

Dena den, islandiarrak ere lehia irabazteko moduan izan dira, baina azkenerako amore eman behar izan dute 90. minutuan Ivan Perisicek sartu duen golaren aurrean.

Horrenbestez, Islandia kalean geratu da, eta, aldiz, Kroaziak Danimarka izango du gainditu beharreko hurrengo arerioa. Igandean jokatuko du kanporaketa hori, 20:00etan.

Multzoko beste neurketan, Argentinak irabazi egin dio Nigeriari (1-2), eta aurrera egin du bigarren postua lortuta.

Fitxa teknikoa:

Islandia 1: Halldorsson, Saevarsson, Ingason, Ragnar Sigurdsson (Sigurdarson, 70. min), Magnusson; Gunnarsson, Hallfredsson; Johann Gudmundsson, Gylfi Sigurdsson, Bjarnason (Traustason, 90. min); eta Finnbogason (Albert Gudmundsson, 85. min).

Hautatzailea: Heimer Hallgrimsson

Kroazia 2: Lovre Kalinic, Jedvaj, Corluka, Caleta-Car, Pivaric; Pjaca (Lovren, 70. min), Modric (Bradaric, 65. min), Badelj, Kovacic (Rakitic, 81. min), Perisic; eta Kramaric.

Hautatzailea: Zlatko Dalic

Golak: 0-1, 53. min: Badelj. 1-1, 76. min: Gylfi Sigurdsson. 1-2, 90. min: Perisic.

Epailea: Mateu Lahoz (Espainia). Txartel horiak: Pjaca eta Jedvaj (Kroazia); Hallfredsson, Finnbogason eta Saevarsson (Islandia).

 

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X