Danimarkak eta Irlandak golik gabe berdindu dute
Danimarkak eta Irlandak golik gabe (0-0) berdindu dute Errusiako 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzeko berraukerako kanporaketako joaneko partida. Ondorioz, sailkatzen den taldea Dublinen jokatuko den itzulerako neurketan erabakiko da.
Irlandak defentsa sendoa egn du hasieratik amaieraraino. Danimarkak, aldiz, baloiaren jabetza eta abagune onenak izan ditu, baina ez du aurkariaren atea zulatzea lortu Parken estadioan.
Fitxa teknikoa:
0 - Danimarka: Schmeichel; Ankersen, Kjær, Bjelland, Stryger Larsen; Delaney, Kvist, Eriksen; Cornelius (Poulsen, m.64), Jørgensen, Sisto (Bendtner, m.72).
0 - Irlanda: Randolph; Christie, Duffy, Clark, Ward; O'Dowdda, Arter (Whelan, m.86); Brady, Hendrick (Hourihane, m.90), McClean; Murphy (Long, m.74).
Epailea: Milorad Mazic (Serbia).