Final-zortzirenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jipoia emanda sailkatu da

Bartzelonak 6-1 menderatu zuen PSG, eta azken gola luzapenean sartu zuen Sergi Robertok. Ondorioz, final-laurdenetarako txartela lortu du.
Barcelona gol PSG
Barcelona gol PSG

Fitxa teknikoa

6 - Bartzelona: Ter Stegen; Mascherano, Pique, Umtiti; Busquets, Iniesta (Arda Turan, 65'), Rakitic (Andre Gomes, 84'), Messi; Rafinha (Sergi Roberto, 76'), Suarez eta Neymar.

1 - Paris Saint-Germain: Trapp; Meunier (Krychowiak, 92'), T.Silva, Marquinhos, Kurzawa; Rabiot, Verratti, Matuidi; Lucas (Di Maria, 55'), Draxler (Aurier, 75') eta Cavani.

Golak

1-0, 3': Suarez. 2-0, 40': Kurzawa (bere atean). 3-0, 50': Messi (penaltiz). 3-1, 62': Cavani. 4-1, 88': Neymar. 5-1, 90': Neymar (penaltiz). 6-1, 95': Sergi Roberto.

Bartzelonak 4-0 galdu zuen joaneko partidan Parisen, Paris Saint-Germain (PSG) taldearen kontra. Markagailua iraultzea miraria zirudien, eta atzoko partida historikoa izan zen. Luis Enriqueren taldeak sei gol egin zizkion Unai Emeryren taldeari, eta hurrengo faserako sailkatzea lortu zuen horrela.

Partida amaitzeko zazpi minuturen faltan hiru gol gehiago behar zituen Bartzelonak, eta hiru gol egin zituen. Azkena Sergi Robertok egin zuen, 95. minutuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X