Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
5. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arsenal-PSG, gaurko partida handia

Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Rostov-Bayern neurketarekin. Bartzelonak Celticen aurka jokatuko du Glasgown, eta Atletico Madrilek PSV izango du aurkari Calderonen.
Giroud, Arsenaleko jokalaria. Argazkia: EFE

Gaur jokatuko dituzte Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldiko partidak A, B, C eta D multzoetan dauden taldeek. Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Rostov-Bayern neurketarekin; 18:45ean, Besiktas-Benfica lehia jokatuko da, eta 20:45ean hasiko dira beste partida guztiak.

Arsenal-PSG da eguneko partida handia. Bi taldeak 10na punturekin daude A multzoaren lehen bi postuetan. Sailkatuta daude, baina multzoko lidergoa dute jokoan. Ludogorets-Basel izango da beste partida. Hirugarren postua izango dute jokoan, Europa Ligarako sailkapena ematen duena.

B multzoan, Benfica (7 puntu) liderrak Besiktas (6 puntu) taldearen aurka jokatuko du Turkian, eta Napolik (7 puntu) Dynamo Kiev (1 puntu) izango du aurkari Italian. C multzoan, Atletico Madrilek (12 puntu) PSVren (puntu 1) kontra jokatuko du Calderonen, eta Bayernek (9 puntu) Rostoven (1 puntu) zelaian jokatuko du.

C multzoko liderrak, Bartzelonak (9 puntu), Celticen (2 puntu) aurka joktuko du Glasgown. Multzoko beste partidan, Borussia Mönchengladbach (4 puntu) eta Manchester City (7 puntu) lehiatuko dira.

lehiatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X