Ederrek lehenengo Eurokopa eman dio Portugali luzapenean, Parisen
Portugal Europako txapeldun berria da, lehenengoz bere historian. Ederrek luzapenean sartutako gola eman dio titula, selekziora ordezko jokalari bezala heldu zen heroiak, hain zuzen. Frantzia etxean Eurokopa ospatu gabe geratu da.
Portugaleko selekzioaren arrakasta bizirautea izan da. Txapelketan zehar, berdinketez betetako multzoko fasean eta garaipen bakarreko fase finalean bizirautea. Eta final handian, Cristiano Ronaldoren lesioaren ostean bizirautea.
Dimitri Payetek, orduz kanpo egindako bi sarrera medio, aldageletara bidali du Portugaleko aurrelaria, lesionatuta. Horrela, Antoine Griezmannekin zuen norgehiagoka desagertu egin da.
Frantziak presio altua eta abiadura handia ezarri nahi izan du, Alemaniaren eta Islandiaren aurkako partida arrakastatsuetan bezala, baina ez da fin ibili Portugaleko defentsaren aurrean.
Ez da futbol maila handirik ikusi neurketan zehar. Matuidik eta, batez ere, Sissokok erakustaldi fisikoa eman dute Frantzian. Portugalen, Pepe izan da protagonista.
Griezmann, finalerdiko izarra, ez da agertu finalean. Bere lehenengo urtiketa 59. minutuan heldu da. Frantziarrek Pogba ere faltan bota dute.
Gidoiak luzapenera eraman du partida, eta abilezia momentu batek erabaki du, Rui Patricioren geldiketa onen ostean.
Luzapeneko ordu erdian, Ederren jaurtiketa gogorrari esker, Portugal Europako palmaresari batu zaio.
FITXA TEKNIKOA
Portugal: Rui Patricio; Cedric, Fonte, Pepe, Guerreiro; Joao Mario, Willian Carvalho, Renato (Eder, 79. min), Adrien Silva (Moutinho, 66. min); Nani, Ronaldo (Quaresma, 25. min).
Francia: Llorís; Sagna, Koscielny, Umtiti, Evra; Matuidi, Pogba; Sissoko (Martial, 110. min), Griezmann, Payet (Coman, 58. min); Giroud (Guignac, 78. min).
Gola, 109. min: Eder.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Alessandro Ruta kirol-adituaren ikuspuntua, Atalanta-Athletic partidari buruz
Alessandro Ruta kirol-aditu italiarrak gaur gaueko partida nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan. Atalanta ikusten du faborito, baina sorpresaren bat gerta daitekeela ere azaldu du.
Erregina Kopako finala Gran Canaria Estadioan jokatuko da, maiatzaren 16an
Reala eta Athletic final-laurdenetan daude, alegia, final hori jokatzeko lehian jarraitzen duten taldeen artean.
Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketako ordutegiak
Alaves-Reala derbia otsailaren 4an jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan. Athleticek, ostera, otsailaren 4ean egin beharko dio aurre Valentziari, 21:00etatik aurrera.
Alaves-Reala eta Valentzia-Athletic, Errege Kopako final-laurdenetan
Kanporaketak otsailaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dituzte, partida bakarrera. Albacete-Bartzelona eta Betis-Atletico Madril izango dira gainerako bi neurketak. Finalerdietan, gutxienez euskal talde bat izango da.
Senegal, Afrika Kopako txapeldun, Marokoren aurkako final gorabeheratsuan
Partidako azken minutuetan, polemika izan zen nagusi. Batetik, epaileak gol bat baliogabetu zion Senegali; bestetik, luzapenean Marokoren alde izandako penaltiak senegaldarren protestak eragin zituen, eta zelaia utzi zuten.
Honela jaurti zituzten penaltiak Reala-Osasuna Errege Kopako kanporaketan
Realak lortu zuen final-laurdenetara aurrera egitea. Oyarzabalek, Guedesek, Solerrek eta Sergio Gomezek sareetara bidali zuten baloia, eta Unai Marrerok Moncayolaren eta Catenaren jaurtiketak gelditu zituen.
Luis Sabalza eta Jokin Aperribay itxaropentsu Kopako aukera aprobetxatzeko
Luis Sabalza Osasunako presidenteak eta Jokin Aperribay Realeko presidenteak Getarian bazkaldu dute Anoetan jokatuko den Errege Kopako derbiaren aurretik. Espero bezala, bakoitzak bere taldea animatu du, Ligari begira motibatuko dituen garaipena lortzeko itxaropenarekin.
Realak markagailua irauli du Osasunaren aurka, derbian, eta penaltietan sailkatu da Kopako final-laurdenetarako
Nafarroako taldea 0-2 aurreratu da, Moncayolak eta Oyarzabalek bere atean sartutako golen bidez, baina Turrientesek eta Zubeldiak berdindu egin dute, azken minutuetan; luzapenean, Aitor Fernandezek penalti bat gelditu du, eta penalti jaurtiketetan Unai Marrerok bi gelditu ditu.
Lanegunak giroa kendu dio Realaren eta Osasunaren arteko Kopako derbiaren atarikoari
Talde baten zein bestearen jarraitzaileek laneguna dute eta, beraz, gutxi dira eguneko lehen ordutik atarikoaz gozatu ahal izan duten zortedunak. Arratsaldeko azken orduetara arte ez dira Donostiako kaleak futbol giroaz beteko.