Kiniela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

F Moeve Liga kinielan sartuko da 2026-2027 denboralditik aurrera

Horrela, emakumezkoen Ligak kinielarekin biltzen den diruaren % 15 jasoko du, eta ekarpen ekonomiko handia egingo dio sektoreari.

F Moeve Liga FC Bartzelona vs Real Madril

Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko neurketa bat. Argazkia: Europa Press

F Moeve Liga kinielan sartuko dute 2026-2027 denboralditik aurrera, gaur Ministroen Kontseiluak neurria bileran onartu ondoren. Horrela, emakumezkoen Ligak kinielarekin biltzen den diruaren % 15 jasoko du, eta ekarpen ekonomiko handia egingo dio sektoreari.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eman du berria, eta neurria “zelai barruan eta kanpoan berdintasunaren aldeko apustua” dela azpimarratu du. Gainera, F Moeve Ligak nazioarteko erreferentzia izaten jarraitzeko “beste pauso bat” izango dela nabarmendu du.

Espainako Futbolarien Elkarteak gogorarazi duenez, 2019ean #QuinielasEnFemenino kanpaina abiatu zuenetik sindikatuak aldarrikatutako neurri bat da. “Berdintasunaren eta emakumezkoen futbola aitortzeko aurrerapauso sendo bat da”, nabarmendu duenez.

Bestalde, Milagros Tolon, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroak adierazi duenez, "berdintasun arrakala historikoak baztertzeko" eta "aukera gehiago, ikusgarritasun handiagoa eta eskubide gehiago bermatzeko" balioko du erabakiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X