Bartzelonak zazpigarren F Liga eskuratu du jarraian, Espanyoli irabazita
Pere Romeuk entrenatzen duen taldeak hamaika liga lortu ditu, atzokoari esker.
Taldeak Espanyolen aurkako garaipena ospatu du. Argazkia: EFE
Bartzelonak zazpigarren F Liga eskuratu zuen asteazkenean, RCD Espanyol (1-4) mendean hartuta, Dani Jarque Ciutat Esportivan.
Hala, Pere Romeuren taldeak 11 liga ditu orain arteko historian. Partida hasi eta bi minutura, Carla Juliàk sartu zuen Bartzelonaren lehen gola, jaurtiketa gurutzatu gogor bati esker. Ondoren, talde perikoak bana berdindu zuen Laia Ballestek sartutako penaltiari esker, baina berdinketak bi minutu baino ez zuen iraun, Caroline Grahamek bigarren gola sartu baitzuen berehala, Clara Serrajordik pase bikaina emanda. Azkenik, Martine Fengerrek gol-zaparrada biribildu zuen (1-4) azken ordu erdian.
Horrenbestez, Barçak matematikoki lortu zuen F Moeve Liga honetako garaikurra, lau jardunaldiren faltan.
Orain, Txapeldunen Liga darabilte buruan, laugarren tituluaren bila (2021, 2023 eta 2024) dabiltza eta. Bayernen aurka neurtuko dituzte indarrak finalerdietan. Horrez gain, maiatzaren 16an, Erreginaren Kopako finala jokatuko dute, Atletico Madrilen aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Ane Etxezarreta: “Momenturik onena Granadako Erregina Kopako finala izan da"
Ane Etxezarretak futbola utziko duela iragarri du. Beasain, Oiartzun, Reala eta Eibarretik igaro ondoren, bere kirol ibilbidean bizitakoa partekatu du. Hartu duen erabakiaz konbentzituta dago eta momentu onean hartu duela uste du. Bere momenturik zoriontsuena zen den argi du baita ere.
Mirari Uria gipuzkoarra Badalona Women taldean arituko da
Realatik ailegatuko da 23 urteko aurrelaria, 2026-2027 denboraldiari begira Kataluniako taldearen erasoa indartzeko.
2026-2027 denboraldiko Moeve F Ligako derbien egutegia
Honako hauek dira txapelketako 14 derbien datak; lehena, 4. jardunaldian jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, Ipuruan, irailaren 6an.
Alaves-Valentzia, Athletic-Badalona, Eibar-Espanyol eta Reala-Logroño, Liga F Moeveko lehen jardunaldian
Denboraldian jokatuko diren 240 partidak era asimetrikoan jokatuko dira, hau da ez dira bi jardunaldi berdin egongo.
David Gonzalez nafarra, Atletico Madrilen entrenatzaile berria
Tuterako entrenatzaileak ibilbide luzea du nazioartean, baina emakumezkoen futbolean bere aurreneko abentura izango da. Prestatzaile nafarra Boliviako Oriente Petrolero taldetik iritsi da talde madrildarrera.
F Moeve Liga kinielan sartuko da 2026-2027 denboralditik aurrera
Horrela, emakumezkoen Ligak kinielarekin biltzen den diruaren % 15 jasoko du, eta ekarpen ekonomiko handia egingo dio sektoreari.
Arene Altonaga: “Gogorra izan da eta triste gaude, baina behekoek berdin jarraitzen dute eta lasaitasun hori ere badaukagu”
Eibarrek Athleticen aurkako derbia galdu du Ipuruan 0-1eko emaitzarekin. Arene Altonaga Eibarreko kapitainaren hitzetan, iaz bezala azken minutuan galtzeak min egin die. Hala ere, bi aste lasai dauzkate aurretik, eta “ondo etorriko zaigu burua altxatzeko”.
Maite Valero: “Partida ona egin dugu, gure jokoa inposatzen saiatu gara eta uste dut lortu dugula”
Eibarren eta Athleticen arteko derbia jokatu da gaur Ipuruan. Athleticek 0-1 garaitu ditu armaginak, eta hilabete zaila igaro ostean Maite Valerok azaldu duenez, “garaipen honek inpultsoa” ematen die aurrera jarraitzeko eta “azken partidetan dena emateko”.
Agotek azken hasperenean egindako golak garaipena eman dio Athletici Ipuruako derbian (0-1)
Garaipen honi esker, bilbotarrek azken asteetako bolada txarra etetea lortu dute. Armaginek, aldiz, behar-beharrezkoak dituzten puntuak lortu gabe jarraitzen dute.