Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)
RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.
Argazkiak: Reala, Alaves eta Athletic.
Realak 1-1 berdindu du Espanyolen aurka RCDE Stadiumen, Alavesek 1-2 galdu du Mendizorrotzan Rayo Vallecanoren kontra, eta Athleticek 4-2 galdu du Real Madril aurkari Bernabeun, 2025-2026 denboraldiko EA Sports Ligako 38. eta azken jardunaldian, larunbat gauean. Bartzelonan, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian berdindu du; Gasteizen, Toni Martinezek sartu du 1-0ekoa, baina Rayo Vallecanok markagailua irauli du partidako azken hogei minutuetan; eta Madrilen, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Ligako txapeldunordeak lau sartu ditu.
Espanyol vs Real Sociedad (1-1)
Realak Espanyolen etxean puntu bat lortuta eman dio amaiera txapelketari. Rino Matarazzok hainbat aldaketa egin ditu hasierako hamaikakoan; besteak beste, Unai Marrero izan da atepean, Alex Remirok arazo fisikoak izan baititu beroketa ariketak egiten ari zenean, eta, ondorioz, deialditik kanpo gelditu da. 28. minutuan, Orro Oskarssonek, trebetasun handiz, 0-1ekoa egin du, eta 65. minutuan, Roberto Fernandezek 1-1ekoa jarri du markagailuan. Hala, Realak 10. postuan amaitu du Liga, 46 puntu erdietsita.
Alaves vs Rayo Vallecano (1-2)
Neurketa hasi aurretik, omenaldi polita egin zaio Mendizorrotzan duela 25 urte, 2001ean, UEFA Kopako finala jokatu zuen Alaveseko taldeari. Jokoari dagokionez, Toni Martinezek berehala lortu du gola egitea, 13. minutuan, eta Rayo Vallecanok norgehiagokako azken hogei minutuetan sartu ditu, Camello eta Ntekaren bidez, garaipena eman dioten bi golak. Horrenbestez, Alavesek sailkapeneko 14. postuan amaitu du Liga, 43 puntu batuta.
Real Madril vs Athletic (4-2)
Santiago Bernabeun, Athleticek 4-2 galdu du Real Madrilen kontra. Talde zuri-gorriak lehen eta bigarren zatiko luzapenetan sartu ditu bere bi golak; Gorka Guruzetak egin du lehenengoa, behin-behineko 2-1ekoa, eta Urko Izetak lortu du bigarrena, partidako azkena, 4-2koa. Gol ederrak izan dira gainera. Hala, Ernesto Valverderen taldea 12. postuan gelditu da azken sailkapenean, 45 puntu eskuratuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesek Osasuna airean ibili du, Lucas Boyek partida ikusgarria eginda (5-2)
Alavesek ondo merezita irabazi du Osasunaren aurkako derbia Mendizorrotzan, eta bigarren kokatu da ligako sailkapenean. Lucas Boye izan da protagonista nagusia, hiru gol sartuta. Talde gorritxoaren bi golak, berriz, Ante Budimirrek egin ditu.
Ligan 26/27 denboraldian izango diren arau berriei buruz jakin beharreko guztiak
Epaileen Batzorde Teknikoak datorren denboraldirako arau berriak argitaratu ditu, eta, besteak beste, denbora-galerak saihesteko ekimenak eta VAR protokoloan egin beharreko aldaketak jaso ditu.
Unai Nuñezek Espanyolen jokatuko du utzita
Sestaoko atzelariak Celtak utzita jokatuko du 2026-2027 denboraldia talde kataluniarrean.
EA Sports Ligako 4. jardunaldiko Alaves-Osasuna derbia irailaren 6an jokatuko dute, igandez, 18:30ean
Denboraldiko aurreneko derbia izango da. Jardunaldi horretan bertan, Athletic Atletico Madrilen aurka arituko da, hilaren 5ean, larunbatez, 16:15etik aurrera, eta astelehenean, hilaren 7an, Elx-Reala partida izango da, 21:30ean hasita.
Rayok ezin izango du Vallecasen jokatu, Madrilgo Gobernuak kontzesioa bertan behera utzi baitu
"Segurtasun gabezia larriak" daudela argudiatu du Madrilgo Gobernuak. Rayo Vallecano "harrituta" azaldu da Kultura, Turismo eta Kirol sailaren erabakiarekin. Javier Tebas Ligaren presidenteak adierazi duenez, Rayok beste futbol-zelai bat du erabilgarri, baina ez du zehaztu zein. Bestalde, Tebasek ez du zalantzan jarri Madrilgo Gobernuaren erabakia.
Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa
Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.
Munduko Txapelketak Athleticen, Realaren eta Osasunaren Liga hasiera atzeratuko du
EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partiden erdiak dataz aldatu beharko dira nazioarteko jokalarien atsedena errespetatzeko.
Villalibrek 2029ra arte sinatu du Racingekin
Gernikako aurrelaria Kantabriako taldeko jokalaria da orain, klubak bere lagapenean jasotako erosketa aukera gauzatu ondoren.
2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako eta Hypermotion Ligako derbien egutegia
Honako hauek dira bi txapelketetako 14 derbien datak; lehena, 4. jardunaldian jokatuko dute Alavesek eta Osasunak, Mendizorrotzan, irailaren 6an.
Bartzelona-Athletic, Real Madril-Reala, Alaves-Getafe eta Celta-Osasuna, lehen jardunaldian
Liga hasiera abuztuaren 15-16ko asteburuan jokatuko da, eta txapelketa maiatzaren 30ean amaituko da.