Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.
Arabarrek 1-0 irabazi zuten lehen itzuliko partida. Argazkia: Efe.
Realaren eta Alavesen arteko euskal derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan, EA Sports Ligako 31. jardunaldiaren barruan.
Horrela, donostiarrek astebete igarbia izango dute, hau da, neurketarik gabekoa, Atletico Madrilen aurka jokatu behar duten Errege Kopako finalaren aurretik. Norgehiagoka hori apirilaren 19an jokatuko da, Sevillako Cartujan.
Gainerako taldeei dagokienez, Athleticek eta Osasunak apirilaren 12an, igandean, jokatuko dituzte euren partidak. Gorritxoek Betis hartuko dute 14:00etan, eta lehoiek Vila-realen aurka jokatuko dute San Mamesen, 21:00etan.
31. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK
Apirilak 10, ostirala
Real Madril - Girona 21:00.
Apirilak 11, larunbata
Reala - Alaves 14:00.
Elx - Valentzia 16:15.
Bartzelona - Espanyol 18:30.
Sevilla - Atletico Madril 21:00.
Apirilak 12, igandea
Osasuna - Betis 14:00.
Mallorca - Rayo Vallecano 16:15.
Celta - Oviedo 18:30.
Athletic Club - Villarreal 21:00.
Apirilak 13, astelehena
Levante - Getafe 21:00.