Athletic–Osasuna euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan
Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, asteartean, San Mamesen, eta Real Madrilek Deportivo Alaves hartuko du. Hurrengo egunean, Realak Getaferen aurka jokatuko du Anoetan.
Athletic vs Osasuna. Artxiboko argazkia: EFE
EA Sports Ligako 33. jardunaldiak Europako postuengatik eta mailari eusteko lehia argitu dezaketen partidak ekarriko ditu. Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan, San Mamesen.
Astearte horretan bertan, 21:00etan, Real Madrilek Alaves hartuko du Santiago Bernabeun.
Jardunaldiari amaiera emateko, apirilaren 22an, Realaren eta Getaferen arteko partida jokatuko da Anoetan, 20:00etan. Bi taldeek puntuak eskuratu nahi dituzte sailkapenean dituzten helburuak lortzeko.