Realak sendo irabazi Osasunari (3-1)
Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste biak garaipena eman diete txuri-urdinei, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
Guedesen lehen gola. Argazkia: EFE
Realak 3-1 irabazi du igande honetan Osasunaren aurka Anoetan jokatutako derbia, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan. Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste biak txuri-urdinei eman die garaipena, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
Osasunak izan du partidako lehen aukera, Rosierrek urrunetik egindako jaurtiketa batekin. Remirok ondo gelditu du hori. Hortik gutxira, Victor Muñozek zutoinera bota du baloia, buruz.
Egoera ikusita, Realak ikusi du suspertu beharra zegoela eta jokoaren agintea hartu du. Turrientesek jaurti du lehenengo, baina Herrerak erraz gelditu du baloia, eta Oyarzabalek aukera bikoitza izan du, ia ate barrutik bertatik, baina kapitaina ez da fin ibili punteriarekin.
22. minutuan, Guedesek erdiraketa jarri du, eta, Herrerak baloia desbideratzean, Boyomoren eskua ukitu du. Epaileak penaltia adierazi du, eta Oyarzabalek markagailua ireki du (1-0).
Lau minutura, bigarren gola egin dute txuri-urdinek: Brais Mendezen autopaseak Guedesi ireki dio baloia, hutsunea aurkitu du area ertzetik, zartako aparta egin, eta baloia zutoin motzetik sartu du (2-0).
Barrenetxeak eta Aimarrek izan dituzte lehen zatiko azken aukera argiak, baina bi atezainek ondo erantzun dute.
Bigarren zatia etxekoen mesedetan hasi da. Moncayolak eta Victor Muñozek aukera bana izan dute aldea murrizten saiatzeko, baina gola aurkitu duena, berriz, Guedes izan da. Turrientesen jokaldi bikain baten ondoren, baloia Guedesi heldu zaio, eta ezkerkada indartsu batekin Realaren hirugarren gola sartu du. Herrerak ezin izan du gelditu (3-0).
Gorritxoek ez dute amore eman eta bere joko zuzenarekin jarraitu dute. Hala, Braisek atetik bertatik atera behar izan du Victor Muñozen burukada. Budimir ere saiatu da, baina zorterik gabe.
Realaren albiste txarra Yangel Herreraren aldetik etorri da. Zelaian lau minutu besterik ez zeramatzanean, min hartu eta zelaia utzi behar izan du. Oskarsson sartu da haren ordez.
Aldaketek eragina izan dute jokoan, eta Osasunak aurkitu du hainbeste bilatu duen gola. Kike Barjarekin jokaldi konbinatua egin eta Victor Muñozek ezker hegaletik sartu du Remiroren atean (3-1).
Azken minutuetan dena erabakita egon arren, bi taldeek ez dute erritmoa jaitsi eta dena ematen jarraitu dute. Hala, Realak bereganatu du derbia, sendo-sendo jardun du eta, eta Osasunak lanean jarraitu beharko du Europako postuetara jo nahi badu.
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesek Osasuna airean ibili du, Lucas Boyek partida ikusgarria eginda (5-2)
Alavesek ondo merezita irabazi du Osasunaren aurkako derbia Mendizorrotzan, eta bigarren kokatu da ligako sailkapenean. Lucas Boye izan da protagonista nagusia, hiru gol sartuta. Talde gorritxoaren bi golak, berriz, Ante Budimirrek egin ditu.
Ligan 26/27 denboraldian izango diren arau berriei buruz jakin beharreko guztiak
Epaileen Batzorde Teknikoak datorren denboraldirako arau berriak argitaratu ditu, eta, besteak beste, denbora-galerak saihesteko ekimenak eta VAR protokoloan egin beharreko aldaketak jaso ditu.
Unai Nuñezek Espanyolen jokatuko du utzita
Sestaoko atzelariak Celtak utzita jokatuko du 2026-2027 denboraldia talde kataluniarrean.
EA Sports Ligako 4. jardunaldiko Alaves-Osasuna derbia irailaren 6an jokatuko dute, igandez, 18:30ean
Denboraldiko aurreneko derbia izango da. Jardunaldi horretan bertan, Athletic Atletico Madrilen aurka arituko da, hilaren 5ean, larunbatez, 16:15etik aurrera, eta astelehenean, hilaren 7an, Elx-Reala partida izango da, 21:30ean hasita.
Rayok ezin izango du Vallecasen jokatu, Madrilgo Gobernuak kontzesioa bertan behera utzi baitu
"Segurtasun gabezia larriak" daudela argudiatu du Madrilgo Gobernuak. Rayo Vallecano "harrituta" azaldu da Kultura, Turismo eta Kirol sailaren erabakiarekin. Javier Tebas Ligaren presidenteak adierazi duenez, Rayok beste futbol-zelai bat du erabilgarri, baina ez du zehaztu zein. Bestalde, Tebasek ez du zalantzan jarri Madrilgo Gobernuaren erabakia.
Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa
Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.
Munduko Txapelketak Athleticen, Realaren eta Osasunaren Liga hasiera atzeratuko du
EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partiden erdiak dataz aldatu beharko dira nazioarteko jokalarien atsedena errespetatzeko.
Villalibrek 2029ra arte sinatu du Racingekin
Gernikako aurrelaria Kantabriako taldeko jokalaria da orain, klubak bere lagapenean jasotako erosketa aukera gauzatu ondoren.
2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako eta Hypermotion Ligako derbien egutegia
Honako hauek dira bi txapelketetako 14 derbien datak; lehena, 4. jardunaldian jokatuko dute Alavesek eta Osasunak, Mendizorrotzan, irailaren 6an.
Bartzelona-Athletic, Real Madril-Reala, Alaves-Getafe eta Celta-Osasuna, lehen jardunaldian
Liga hasiera abuztuaren 15-16ko asteburuan jokatuko da, eta txapelketa maiatzaren 30ean amaituko da.