Euskal taldeen neurketen ordutegiak EA Sports Ligako 21. jardunaldian
Osasunak eta Athleticek urtarrilaren 24an, larunbatean, jokatuko dituzte ligako norgehiagokak, eta Realak eta Alavesek 25ean, igandean.
Guedes Realeko aurrelaria, Atletico Madrilen aurkako partidan. Argazkia: Europa Press
EA Ligako 21. jardunaldiko Rayo Vallecano-Osasuna eta Sevilla-Athletic partidak urtarrilaren 24an jokatuko dira, eta Reala-Celta eta Alaves-Betis neurketak hilaren 25ean, igandean, jokatuko dira.
- 20. jardunaldiko ordutegiak:
Urtarrilak 23, ostirala: 21:00 Levante-Elx
Urtarrilak 24, larunbata: 14:00 Rayo Vallecano-Osasuna, 16:15 Valentzia-Espanyol, 18:30 Sevilla-Athletic, 21:00 Vila-real-Real Madril
Urtarrilak 25 , igandea: 14:00 Atletico Madril-Mallorca, 16:15 Bartzelona-Oviedo, 18:30 Reala-Celta, 21:00 Alaves-Betis
Urtarrilak 26, astelehena: 21:00 Girona-Getafe