Bartzelona-Athletic, Real Madril-Reala, Alaves-Getafe eta Celta-Osasuna, lehen jardunaldian
Liga hasiera abuztuaren 15-16ko asteburuan jokatuko da, eta txapelketa maiatzaren 30ean amaituko da.
Athleticek eta Realak bi aurkari zail izango dituzte aurrean, EA Sports Ligaren hasieran; izan ere, Terzicen taldeak FC Bartzelona egungo txapeldunaren aurka jokatuko du etxetik kanpo, eta Matarazzoren jokalariek gauza bera egingo dute Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun, Espainiako Futbol Federazioak gaur egindako 2026-2027 denboraldiko zozketaren arabera.
Bestalde, Alavesek eta Osasunak aurkari errazagoak izango dituzte, printzipioz, lehen jardunaldian. Gainera, talde babazorroak estreinako neurketa etxean, Mendizorrotzan, izango du. Alavesek Getafe hartuko du. Quique Sanchez Floresen taldea izango da denboraldia etxean hasiko duen euskal talde bakarra. Osasunak, ostera, Balaidos bisitatuko du, Celtaren kontra indarrak neurtzeko.
Lehen jardunaldiko gainerako norgehiagokak Atletico Madril-Malaga, Deportivo A Coruña-Elx, Espanyol-Levante, Racing Santander-Vila-real, Sevilla-Rayo Vallecano eta Valentzia-Betis izango dira.
Liga hasiera abuztuaren 15-16ko asteburuan jokatuko da. Txapelketa maiatzaren 30ean bukatuko da.