2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako eta Hypermotion Ligako derbien egutegia
Honako hauek dira bi txapelketetako 14 derbien datak; lehena, 4. jardunaldian jokatuko dute Alavesek eta Osasunak, Mendizorrotzan, irailaren 6an.
Aurreko Ligako Osasuna-Alaves derbiko jokaldi bat. Argazkia: Europa Press.
LaLiga EA Sports futbol-txapelketak 2026-2027 denboraldirako egutegia iragarri du asteartean. Txapelketa abuztuaren 16ko asteburuan hasiko da. Iragan sasoian gertatu zen moduan, Euskal Herriko lau taldek jokatuko dute: Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak. Honako hauek dira neurketen datak:
2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako derbiak
Lehen itzulia (eguna eta ordua, zehazteke)
4. jardunaldia, irailak 6, igandea: Alaves-Osasuna
7. jardunaldia, irailak 20, igandea: Athletic-Alaves
11. jardunaldia, azaroak 1, igandea: Athletic-Reala
12. jardunaldia, azaroak 8, igandea: Osasuna-Athletic
18. jardunaldia, urtarrilak 3, igandea: Reala-Osasuna
19. jardunaldia, urtarrilak 10, igandea: Alaves-Reala
Bigarren itzulia (eguna eta ordua, zehazteke)
23. jardunaldia, otsailak 7, igandea: Athletic-Osasuna
27. jardunaldia, martxoak 7, igandea: Alaves-Athletic
29. jardunaldia, martxoak 21, igandea: Reala-Alaves
33. jardunaldia, apirilak 21, igandea: Osasuna-Alaves
34. jardunaldia, maiatzak 2, igandea: Reala-Athletic
35. jardunaldia, maiatzak 9, igandea: Osasuna-Reala
Gainera, Eibar eta Reala B izango dira Hypermotion Ligan jokatuko duten euskal taldeak; bi derbitan arituko dira Gipuzkoako bi taldeak nor baino nor gehiago.
2026-2027 denboraldiko Hypermotion Ligako derbiak
Lehen itzulia (eguna eta ordua, zehazteke)
20. jardunaldia, urtarrilak 3, igandea: Eibar-Reala B
Bigarren itzulia (eguna eta ordua, zehazteke)
30. jardunaldia, martxoak 14, igandea: Reala B-Eibar