TALDEA UTZIKO DU

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elxeko entrenatzailea izateari utzi dio Eder Sarabiak

“Gelditzeko, deskonprimitzeko eta beste gauza batzuei kasu egiteko momentua da”, adierazi du entrenatzaile bilbotarrak, prentsaurrekoan. 2024-2025 denboraldian lortu zuen Elxek lehen mailarako igoera, eta 2025-2026 denboraldian maila mantentzea lortu du, Eder Sarabiaren laguntzarekin.

Eder Sarabia (Elx)

Eder Sarabia; Foto: Europa Press

Elxko entrenatzailea izateaz utzi du Eder Sarabiak, entrenatzaile bizkaitarrak prentsa aurreko batean iragarri duen bezala. “Gelditzeko, deskonprimitzeko eta beste gauz batzuei kasu egiteko momentua da”, adierazi du Eder Sarabiak, berekin lortu zuen Elxek Lehen Mailarako igoera 2024-2025 denboraldian eta 2025-2026 denboraldian maila mantentzea.

Sarabiak nabarmendu duen arabera, ez du aurreikusten hurrengo hilabeteetan entrenatzera itzultzea: “Igoera bat lortu dugu, Lehen Mailan jokatzea eta estadioa betetzea. Hau guztia izan dugun plantilla izugarriari esker izan da”, erran du.

“Hobetzeko eta ikasteko gauzak ditut eta gelditzeko momentu bat da. Gelditzeko denbora bat izango dugu. Ez naiz datarik jartzen, aita, seme eta senar hobea izan nahi dut”, azpimarratu du Sarabiak, eta baita bere irteerarekin “dezepzionatuta” sentitzen ahal diren zaleak ulertzen dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

Toni Martinez (Alaves) gola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa

Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X