Athletic eta Reala, prest San Mameseko euskal derbirako
Athleticek eta Realak EA Sports Ligako euskal derbia jokatuko dute larunbatean, urtarrilaren 13an, San Mamesen. Hala, biek ala biek txapelketako bigarren itzuliari (20. jardunaldia) ekingo diote.
Zuri-gorriak zein txuri-urdinak Europarako postuetan iritsiko dira derbira. Athletic laugarren da sailkapenean, Txapeldun Ligarako postuetan, 38 punturekin; Reala, aldiz, seigarren, 32rekin.
Athletic sasoiko helduko da derbira. Ligan bederatzi jardunaldi daramatza galdu gabe, eta azken hiru neurketak irabazi egin ditu. Horrez gain, taldea Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Rubi (1-2) eta Eibar (0-3) kanporatuta.
Reala ere ondo iritsiko da San Mameseko partidara. Donostiako taldeak ez du porrotik jaso Ligako azken zazpi jardunaldietan, nahiz eta horietatik lau berdindu egin dituen. Gainera, Realak multzoen fase dotorea egin zuen Txapeldunen Ligan, D multzoko liderra dela, neurketarik galdu gabe, eta final-zortzirenetarako txartela lortuta; PSG izango du aurkari. Errege Kopan ere, final-zortzirenetan dago, Andratx (0-1) eta Buñol (0-1) gainditu ostean.
Hori guztia kontuan hartuta, euskal derbi zirraragarria espero da, bi taldeek baja garrantzitsuak izango dituzten arren. Athleticek Iñaki Williams galdu du derbirako, Ghanako selekzioak deitu baitu Afrika Kopa jokatzeko, eta Dani Garcia ere ez da jokatzeko prest egongo, min hartuta baitago. Bestalde, Yeray deialdian sartuko da, eta Nico Williamsek hasieratik jokatuko du, aste hasieran arazo fisikoak izan baditu ere.
Realari dagokionez, Imanol Alguacilek Sadiq Umar, Hamari Traore eta Take Kubo jokalarien bajak izango ditu. Sadiq Nigeriako selekzioarekin dago, Afrika Kopa jokatzeko, eta Traore, Malikoarekin. Kubo, aldiz, Japoniako selekzioarekin dago, Asiako Kopa jokatzeko. Gainera, Alex Remirok bere talde ohiaren kontrako lehia galduko du, partida bateko zigorra bete behar duelako Alavesen kontrako derbian txartel gorria ikusi zuelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Alaves-Athletic derbia maiatzaren 2an jokatuko da, 18:30ean
Alavesen eta Athleticen arteko euskal derbia maiatzaren 2an jokatuko da, larunbatean, Mendizorrotzan. Realak, bestalde, Sevillaren aurka jokatuko du maiatzaren 4an. Osasunari dagokionez, Bartzelonaren aurka jokatuko duen partida oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko den.
Penaltiek puntuak banatu dituzte Alavesen eta Osasunaren artean (2-2)
Puntu banaketak, ordea, ez dio gehiegi balio bietako inori, gorritxoak Europatik aldentzen baititu, eta babazorroak jaitsieraren arriskuan mantendu.
Athletic–Osasuna euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan
Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, asteartean, San Mamesen, eta Real Madrilek Deportivo Alaves hartuko du. Hurrengo egunean, Realak Getaferen aurka jokatuko du Anoetan.
Matias Almeyda kargugabetu du Sevillak
Talde andaluziarra, EA Sports Ligaren 29 jardunaldiren ondoren, jaitsierako postuetatik hiru puntuetara dago. Sevilla Luis Garcia Plaza, Alaveseko entrenatzaile ohiarekin negoziatzen ari dira, entrenatzaile argentinarra ordezkatzeko.
Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.
Realak sendo irabazi Osasunari (3-1)
Oyarzabalek penaltiz sartutako golak eta Guedesen beste biak garaipena eman diete txuri-urdinei, Victor Muñozek aldea murriztu duen arren.
Alaves-Osasuna partida apirilaren 5era aldatu du La Ligak
Neurketa 21:00etan jokatuko da Mendizorrotzan. Larunbatean, berriz, 14:00etan, Reala-Levante partida jokatuko da eta igandean, hilaren 5ean, 14:00etan, Getafe-Athletic.
Espainiako ligak Retro Jardunaldia egingo du estreinakoz, apirilaren 10etik 13ra
Bi maila profesionaletako taldeetan dabiltzan jokalariak, baita epaileak ere, kamiseta historikoetan oinarritutako elastikoekin zelairatuko dira.
Rayo Vallecano-Real Oviedo partida martxoaren 4an jokatuko da, 19:00etan
Neurketa otsailaren 7an egitekoa zen, baina Vallecaseko futbol zelaia ez zegoen jokatzeko moduan eta atzeratu egin zuten. Partidak jaitsiera ekiditeko lehian eragina izan dezake.
Mallorcak Jagoba Arrasate kargugabetu du
Taldearen zuzendaritzak azaldu duenez, "klubak aro berri bat irekitzeko duen borondateari erantzuten dio erabakiak, egungo dinamikari buelta emateko eta aurretik den denboraldiari aurre egiteko".