Retro jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako ligak Retro Jardunaldia egingo du estreinakoz, apirilaren 10etik 13ra

Bi maila profesionaletako taldeetan dabiltzan jokalariak, baita epaileak ere, kamiseta historikoetan oinarritutako elastikoekin zelairatuko dira.

Jon Ander Olasagasti (Levante) eta Fran Beltran (Girona)

Jon Ander Olasagasti (Levante) eta Fran Beltran (Girona); Argazkia: Europa Press

Espainiako ligak bere lehenengo Retro Jardunaldia izango du apirilaren 10tik 13ra. Bi maila profesionaletako taldeak, baita epaileak ere, kamiseta modelo historikoetan oinarritutako elastikoekin aterako dira berdegunera.

Ekimenak belaunaldien arteko zubi moduan jardun nahi du, Ligaren arabera, zaleen jatorriak eta gaur egun futbola bizitzeko modua lotzeko. Ligak nabarmendu du Europako bost txapelketa nagusietatik horrelako tamaina duen jardunaldi bat antolatuko duen bakarra dela.

Jaime Blanco Ligako Kluben Bulegoaren zuzendariaren esanetan, jardunaldia "taldeen historiari eta zaleen hainbat belaunaldi markatu duten ikurrei omenaldia egiteko aukera paregabea da”.

Real Madrilek, Bartzelonak, Rayo Vallecanok eta Getafek ez dut parte hartuko ekimenan. Talde horiek, elastiko bereziak ekoiztea eragotzi duten hainbat arazo tekniko eta logistikoak pairatu dituzte. Hala ere, Ligaren beste ekimenetan parte hartuko dute, eta hurrengo denboraldian parte hartu ahal izatea espero da.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X