Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
23. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala-Athletic partida otsailaren 9an jokatuko da, 14:00etan

Alaves-Eibar beste euskal derbia hilaren 8an jokatuko da arratsaldeko 18:30ean eta Osasuna-Real Madril igandean, arratsaldeko 18:00etan.
Athletic-Reala partidaren irudia
Athletic-Reala partidaren irudia

Ligak 23. jardunaldiari dagozkion neurketan datak eta ordutegiak eman ditu jakitera ostegun honetan. Bertan, besteak beste, bi euskal derbi jokatuko dira.

Horrela, otsailaren 8an, larunbatean, Mendizorrotzak Alavesen eta Eibarren arteko norgehiagoka hartuko du. Babazorroak eta armaginak 18:30etik aurrera izango dira aurrez aurre.

Hurrengo egunean, otsailaren 9an, Reala eta Athletic arituko dira elkarren aurka Reale Arenan, 14:00etan hasiko den lehian.

Bi ordu geroago, 16:00etan, Real Madril garaitzen saiatuko da Osasuna, Sadarren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X