EA Sports Ligako 28. jardunaldiko Reala-Osasuna derbia martxoaren 15ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Jardunaldi horretan, Alavesek Vila-real jasoko du ostiralean, hilaren 13an, 21:00etan, eta Athleticek Gironaren aurka jokatuko du larunbatean, 14:00etan, etxetik kanpo.
EA Sports Ligako 2025-2026 denboraldiko 28. jardunaldian, Realaren eta Osasunaren artean,jokatuko den derbia martxoaren 15ean, igandez, izango da Anoetan, 21:00etan, Ligak ostegun honetan jakinarazi duen bezala
Jardunaldi horretan, txapelketako beste euskal taldeei dagokionez, Alavesek Vila-real jasoko du, Mendizorrotzan, ostiralean, hilaren 13an, 21:00etan, eta Athleticek Gironaren aurka jokatuko du, Montilivin, larunbatean, 14:00etan.
Lehenengo itzulian, Realak Osasuna garaitu zuen 1-3 emaitzarekin Sadarren, bi taldeen arteko ligako azkeneko partidan; Errege Kopan, Donostian, bi taldeek 2-2 berdindu zuten, eta Realak aurrera egin zuen final-laurdenetara, penaltien bidez.