Entrenamenduetara bueltatu dira lehen mailako euskal taldeak
Entrenamenduetara itzultzen goiztiarrena Eibar izan da. Armaginek Depor hartuko dute Ipuruan, eta galiziarrak gailentzen saiatuko dira orain dauden jaitsiera postuetatik lehenbailehen ateratzeko, eta, bide batez, konfiantza berreskuratzen lagunduko duen emaitza on bat lortzen.
Hartara, albiste onekin hasi dute astea Mendilibarren mutilek, Ivan Ramis normaltasunez jardun baita besteekin batera, eta, itxura denez, Deporren aurka igande eguerdian (12:00) jokatzeko gertu egongo da.
Athletici dagokionez, albiste nagusiena Iker Muniaini egindako ebakuntza izan da. Nafarrak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen Europa Ligan, Zorya Luhansk taldearen aurka jokatutako partidaren amaieran, eta gaur pasatu da ebakuntza-gelatik.
Zuri-gorriek Sevilla izango dute hurrengo aurkaria San Mamesen. Larunbatean jokatuko dute partida hori, arratsaldeko 13:00etan.
Realak eta Alavesek, bere aldetik, elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, larunbat arratsaldean. Gipuzkoarren kasuan Iñigo Martinez eta Adnan Januzaj lesionatuak hobetzen ari dira, eta euren kasa aritu dira entrenatzen. Mutrikuarrak sei norgehiagoka galdu ditu, eta aurrelari belgikarrak, berriz, ezin izan zuen Betisen aurka jokatu. Zubeldia eta Rulli taldearekin batera entrenatu dira.
Arabarrei dagokienez, ateak itxita egindako entrenamendu batekin ekin diote aste honetako jardunari. Denboraldiko bigarren euskal derbia larunbatean jokatuko da, 18:30etik aurrera, Mendizorrotzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alvaro Nuñezek 2030era arte sinatu du Celtarekin
Jokalari bilbotarrak 2030eko ekainaren 30era arte jokatuko du Celtarekin, klubak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Ruiz de Galarretaren eta Guedesen bi gol ikusgarrik puntu banaketa ekarri dute San Mameseko derbian (1-1)
Reala 37. minutuan aurreratu da, Gonçalo Guedesen jaurtiketa bikain baten bidez, eta Athleticek 88.ean berdindu du, Iñigo Ruiz de Galarretak egindako jokaldi oso polit batean. 83. minutuan, epaileak Brais kanporatu du, eta derbian Wesleyk debuta egin du Realarekin.
Euskal taldeen neurketen ordutegiak EA Sports Ligako 21. jardunaldian
Osasunak eta Athleticek urtarrilaren 24an, larunbatean, jokatuko dituzte ligako norgehiagokak, eta Realak eta Alavesek 25ean, igandean.
Berriatua, Jagoba Arrasate eta Jon Ansotegi lehen mailako entrenatzaileez harro
2.000 biztanleko herri honetakoa ezohiko kasua da, bere herritarren artean lehen mailako bi entrenatzaile baititu. Jagoba Arrasateri Jon Ansotegi gehitu zaio aste honetan, eta, gainera, koadrila berekoak dira.
Oviedok Luis Carrion kargutik kendu du, Sevillako jipoiaren ondoren
Carrion urrian itzuli zen Oviedora, Veljko Paunovicen ordez.
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeak 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Barcelona-Osasuna partida abenduaren 13an jokatuko da 18:30etan eta Alaves-R. Madril partida 14ean 21:00etan
EA Sports Ligako 16. Jardunaldia abenduaren 12an hasiko da Realaren eta Gironaren arteko partidarekin, eta abenduaren 15ean amaituko da Rayo Vallecano eta Betisen arteko partidarekin.
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 12. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
Fran Garagarza, Espanyolen kirol-zuzendari mutrikuarra, egonkor dago, bihotzekoa izan ondoren
Garagarza esna dago, egonkor, eta arriskutik kanpo. Perikitoen kirol-zuzendariaren gertukoek zuhurtzia eta errespetua eskatu dituzte.