Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Jose Luis Mendilibar zaldibartarrak ez duela Olympiakos entrenatzen jarraituko jakinarazi zuen talde greziarrak asteazken honetan, ohar baten bidez.
Mendilibarren gidaritzapean, Olinpiakosek UEFAko Liga Konferentzia irabazi zuen 2024an. Horrez gain, Greziako Liga, Kopa eta Superkopa eskuratu zituen 2024-25 denboraldian.
2024ko otsailean fitxatu zuten, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Zuri-gorriek etxetik kanpo berdindu zuten Volos FC taldearekin Greziako Ligako hirugarren jardunaldian. Horren ostean eman dute erabakiaren berri.
Iragan sasoian, bigarren izan ziren Greziako Ligan, Atenasko AEK txapeldunaren atzetik, eta Greziako Kopatik kanpo geratu ziren.
Imanol Alguacilek ordezkatuko du
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile ohiak gidatuko du aurrerantzean Olympiakos. Otsailean Al-Shabab taldea utzi zuenez gero, entrenatzaile gipuzkoarrak ez du beste proiekturik izan.