Urrezko baloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrezko Baloia: Unai Simon atezainik onenaren sarirako eta Mikel Arteta eta Unai Emery entrenatzailerik onenaren sarirako izendatu dituzte

Athleticeko atezainak, munduko txapelduna bera, Yashin Garaikurrerako izendatu dute, 2024an bezala; Arsenaleko eta Aston Villako entrenatzaileek, 2025-2026 denboraldian, Ingalaterrako Liga eta Europa Liga irabazi zituzten, hurrenez hurren.

Unai Simon (Athletic)

Unai Simon, San Mamesen, Athleticen partida batean. Argazkia: Europa Press.

Unai Simon Athleticeko atezaina, Mikel Arteta Arsenaleko entrenatzailea eta Unai Emery Aston Villako entrenatzailea 2026ko Urrezko Baloiaren sarietarako izendatu dituzte, asteartean gala antolatzen duen “France Football” aldizkariak eta UEFAk iragarri dutenez. Hain zuzen ere, Simonek Yashin Garaikurra irabaz lezake, alegia, mundu mailan urteko atezainik onenari ematen dioten saria, eta Artetak eta Emeryk entrenatzailerik onenaren golardoa jasotzeko aukera dute.

Testuinguru honetan, Unai Simon (2024an, Yashin Garaukurrean, bigarren postua eskuratu zuen) beste hautagai hauekin batera izendatu dute: David Raya (Arsenal), Joan Garcia (Bartzelona), Emiliano Martinez (Aston Villa eta Chelsea), Thibaut Courtois (Real Madril), Vozinha (Chaves eta Colo-Colo), Matvey Safonov (Paris Saint-Germain), Yassine Bounou (Al-Hilal), Edouard Mendy (Al-Ahli) eta Gregor Kobel (Borussia Dortmund) atezainekin.

Mikel Artetari eta Unai Emeryri dagokienez, bi entrenatzaile gipuzkoarrek beste gizon hauekin izango dute saria jokoan: : Luis de la Fuente (Espainia) Luis Enrique Martinez (Paris Saint-Germain) eta Vincent Kompany (Bayern Munich) entrenatzaileekin.

Urriaren 26an emango dituzte Urrezko Baloiaren sariak, Londresen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X