Iraolak ez du Bournemouthekin kontratua berrituko, eta horrek atea irekita uzten dio Athletici edo beste abentura bati
Entrenatzaile gipuzkoarrak hiru denboraldiz jarraian salbatu du talde ingelesa, eta laugarren denboraldian gauza bera egiteko bidean da. Gainera, taldea Europarako sailkatzea lortzen badu historikoa litzateke.
Andoni Iraola, Usurbilgo (Gipuzkoa) entrenatzailea, Ingalaterrako Bournemouth taldearekin. Argazkia: Europa Press
Andoni Iraola entrenatzaile usurbildarrak Ingalaterrako Bournemouth taldearekin duen kontratua ez berritzea erabaki du.
Cherrieskin hiru denboraldi eman ondoren, Iraolak Bournemouth taldearekin zuen harremana ez berritzeko erabakia hartu du. Kontratua ekainaren 30ean da amaitzekoa, eta uda honetatik aurrera abentura berri bati ekingo dio gipuzkoarrak, dela Espainiako Estatuan, Athleticek interesa agertu baitu, dela Premier Leaguen, non ez zaion eskaintzairik falta.
Iraola 2023an iritsi zen Bournemouthera, Steve Cooperren lekua hartzeko, eta hasieran kritikatu egin zuten, emaitza txarrak izan zituelako. Iraolak hiru denboraldiz jarraian salbatu du taldea, eta laugarren denboraldian gauza bera egiteko bidean da. Gainera, taldea Europarako sailkatzea lortuko balu, historikoa litzateke.
Bournemouthek ez du inoiz parte hartu izan Europako txapelketa batean, eta larunbat honetan Emirates Stadiumean irabazi ostean zazpi puntura ditu Txapeldunen Ligara sailkatzeko postuak.
Entrenatzaile gipuzkoarrak Zipreko AEK Larnaka taldean hasi zuen bere ibilbidea, Mirandes, Rayo Vallecano eta Bournemouth taldeak zuzendu aurretik.
Nahiz eta Cooperrek taldea Championshiperako jaitsieratik salbatu zuzendaritzak Iraolaren aldeko apustua egin zuen. Usurbildarrak kluba Premierren finkatu ez ezik, Antoine Semenyo, Dominic Solanke, Milos Kerkez, Illia Zabarnyi eta Dean Huijsen futbolariei balioa eman die.
Andoni Iraola, entrenatzaile usurbildarra
Ohorea izan da Bournemouth zuzentzea
"Ohorea izan da Bournemouth zuzentzea, eta oso harro nago elkarrekin lortu dugun guztiaz. Oso eskertuta nago jokalariekin, eta denbora tarte hau partekatu dudan langile guztiekin", esan du Iraolak ohar batean.
"Zaleei ere eskerrak eman nahi dizkiet, beti, bai ni eta baita taldea ere babesteagatik. Uste dut hau dela alde egiteko une egokia, baina beti gordeko ditut oroitzapen hauek nirekin", gaineratu du.
Bestalde, Bill Foley Bournemouthen presidenteak nabarmendu duenez, Iraolak "berrikuntza, intentsitatea eta filosofia argia" ekarri ditu, eta taldeak goia jo du, zelai barruan zein kanpoan. "Oso eskertuta gaude bere lanagatik, eta oroitzapen ederrak izango ditugu beti, elkarrekin lanean eman dugun denbora eta lortu dugun guztia gogan", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sportingek Egoitz Arana fitxatu du
Aranak 11 partida jokatu ditu Bigarren Mailan amaitu berri den denboraldian Realaren bigarren taldearekin, eta aurreko denboraldian Lehen RFEF mailatik Hypermotion Ligara igotzen lagundu zion.
Realak, Athleticek, Alavesek eta Osasunak 2026ko denboraldiaurrean jokatuko dituzten partida guztiak
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Josu Dominguezek Osasunaren emakumezkoen taldearen entrenatzaile izateari utziko dio
Talde gorritxoak eta entrenatzaileak euren bideak banandu dituzte hiru denboraldiren ostean.
Raul Garcia de Harok 2031ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
Talde gorritxoak eta aurrelariak aurretik hitzartutakoa baino hiru denboraldi gehiago luzatu dute euren arteko lotura, eta klausula berria 40 milioikoa izango da.
Mai Garde Osasunako kirol zuzendariak dimisioa eman du
Iruindarrak hiru denboraldi eman ditu karguan. Bestalde, Osasuna Fundazioak iragarri du datorren denboraldian pixkanaka murriztu egingo duela emakumezkoen sekziora bideratutako diru kopurua.
Andoni Iraolak Liverpool entrenatuko du
Talde ingelesak berak iragarri du albistea. Usurbildarrak Arne Slot herbeheretarraren tokia hartuko du, Bournemouth taldean egindako hiru denboraldi oso onen ostean.
Sadar bi hilabetez ixtea eskatu dute, eta Osasunak “bidegabetzat eta neurrigabetzat" jo du
Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadar bi hilabetez ixtea eskatu du, baita Osasunari 200.000 euroko isuna jartzea ere, maiatzaren 22an Getaferen aurkako partidaren aurretik, ateak irekita Iruñeko futbol-zelaian, egindako lan saioan "sarrera kontrolean irregulartasunak egon zirelako".
Alavesek Andrea Estebanen kontratua 2027ra arte luzatu duela iragarri du
Talde gasteiztarrak eta entrenatzaileak beste urtebetez luzatu dute euren arteko lotura, eta, beraz, laugarren denboraldiari ekingo dio Moeve F Ligara igoera lortu eta gero.
Irene Oguizak Athleticekin berritu du, 2029ra arte
Klub zuri-gorriaren lehen taldeko kapitainak hiru urtez luzatu du bere kontratua. Oguizak zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta.
Unai Egiluzi beste ebakuntza bat egin diote eskuin belaunean
Orain dela hamar hilabete egindako ebakuntzan jarritako mentua ordezkatu diote, entrenamendu batean hautsi egin zitzaiolako.