Iraola kontratua berritzearen inguruan ari da hizketan Bournemouthekin, baina akordiorik gabe
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta klubak kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango den bere hurrengo urratsa.
Andoni Iraola Bournemouth taldeko entrenatzaileak onartu du bere etorkizunaz hitz egin duela klubarekin, kontratua udan amaitzen baitzaio, baina ukatu egin du oraingoz akordiorik lortu izana.
Euskal entrenatzaileak ekainaren 30ean amaituko du kontratua Bournemouth klubarekin, eta ez dago argi zein izango duen hurrengo urratsa: kontratua laugarren denboraldirako berritu, Premier Ligako beste aulki batean eseri edo Athleticen abentura berri bati ekin.
"Geldialdian hitz egin dugu, baina ez dago ezer berririk. Oraingoz ez dago aldaketarik, baina hitz egin dugu"
Iraolak hiru denboraldi daramatza Bournemouthen, eta taldeak entrenatzaileari kontratua berritu nahi dio, baina honek ez du oraindik erabaki zein izango duen hurrengo urratsa.
Zure interesekoa izan daiteke
ZUZENEAN: Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriaren aurkezpena (18:00etan)
Protesonik 2028ra arte berritu du kontratua Alavesekin
Uruguaiko jokalariak lau denboraldi daramatza Gasteizen, eta 105 partida ofizial jokatu ditu.
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Guridik Alaves utzi du, Sevillan jokatzeko
Erdilari gipuzkoarrak lau denboraldi egin ditu Arabako taldean, 148 partida ofizial jokatuta.
Luis Miguel Ramis, Osasunaren entrenatzaile berria
Entrenatzaileak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du Nafarroako taldea. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da.
AEBk ez dio Somaliako epaile bati herrialdera sartzen utzi, eta irandarrak sarrerak bereganatzea eragozten ari da
Omar Abdulkadir Artan izan behar zen Munduko Txapelketaren historian neurketa bat zuzentzen zuen lehen somaliarra. Gainera, Irango Futbol Federazioak salatu du Washingtonek, FIFAren arauen arabera, dagozkion sarrerak atzera bota dituela.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.
Jon Uriarte: “Saiatu behar gara dugun talentua bertan gera dadin”
Jon Uriarte Athleticen presidenteak taldeak egindako denboraldiaren balorazioa egin du astearte honetan, prentsaurrekoan. Aurreikusitakoa baino sasoi okerragoa egin dutela onartu du.
Realak, Athleticek, Alavesek eta Osasunak 2026ko denboraldiaurrean jokatuko dituzten partida guztiak
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Realearen zaleek argazkia egin ahalko dute Errege Koparekin, ekainaren 19tik, 3 edo 6 euro ordainduta
Klub txuri-urdinak GUazen KOPAREKIN erakusketa irekiko du Anoetan, eta bertan garaikurrarekin argazkia ateratzeko aukera izango da. Bisita egin nahi dutenek sarrerak erreserbatu egin beharko dituzte; bazkideek, akziodunek eta RS Fanek 3 euroan eskuratuko dute, eta gainerako zaleek, 6 euroan.