EBAKUNTZA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Merinoren eskuineko oinaren ebakuntza ondo atera da

Arsenalen futbolari nafarra zelaietatik kanpo egonen da estresak eragindako haustura baten ondorioz.

Mikel Merino

Mikel Merino, Arsenalen jokalaria. Argazkia: Europa Press.

Ebakuntza egin diote Mikel Merinori, astelehen honetan, eta ondo atera da, eskuineko oinean estresak eragindako haustura baten ondorioz; horrek zelaietatik kanpo utziko du erdilaria denboraldiaren amaieraraino.

Ebakuntza egina dago. Itzultzeko pauso bat hurbilago. Eskerrik asko, zuen mezu eta maitasun guztiarengatik. Benetan, erronka honi aurre egiteko indarra eman didate eta”, esan zuen Merinok sare sozialetako post batean.

Arsenalek hura itzultzeko eperik jarri ez duen arren, denboraldiaren amaieran entrenamenduetara itzultzea espero da, eta azkeneko asteetan Londresko taldeari laguntzeko moduan izango dela espero du, eta Munduko Txapelketan ere egon nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X