Jose Luis Mendilibarrek Olympiakosekin berritu du denboraldi bat gehiagorako, 2027ko ekainera arte
Euskal entrenatzailea 2024ean ailegatu zen Greziako taldera, eta, orain arte, Pireoko taldea 2023-2024 denboraldiko Konferentzia Liga eta 2024-2025 denboraldiko Liga eta Kopa irabaztera eraman du.
Jose Luis Mendilibar euskal entrenatzailea; irudia: Europa Press
Jose Luis Mendilibarrek Olympiakosekin berritu du denboraldi bat gehiagorako, 2027ko ekainera arte, Greziako taldeak jakinarazi duenez. Euskal entrenatzailea 2024an ailegatu zen Olympiakosera, eta, orain arte, Pireoko taldea 2023-2024 denboraldiko Konferentzia Liga eta 2024-2025 denboraldiko Liga eta Kopa irabaztera eraman du.
Gaur egun, Olympiakos bigarren postuan dago Greziako Ligan, AEK liderra puntu bakarrera duela, eta Txapeldunen Ligako liga fasean 29. postuan dago. Urtarrilaren 3an, Greziako Superkopa izanen du jokoan, OFI Kretaren aurka.