Errege Kopako final zortzirenak eta Erregina Kopako final laurdenak urtarrilaren 7an zozkatuko dituzte
Errege Kopan (zozketa 13:00etan hasiko da), Alaves, Athletic, Osasuna eta Reala daude sailkatuta; Erregina Kopan, (zozketa 16:30ean hasiko da) Realak eta Athleticek ezagutuko dituzte euren aurkariak.
Errege Kopako final zortzirenak eta Erregina Koparko final laurdenak urtarrilaren 7an zozkatuko dituzte, Espainako Futbol Federazioak (RFEF) jakinarazi duen arabera. Errege Kopan (zozketa 13:00etan hasiko da), Alaves, Athletic, Osasuna eta Reala daude sailkatuta; Erregina Kopan (zozketa 16:30ean hasiko da), Realak eta Athleticek ezagutuko dituzte euren aurkariak.
Zehazki, Errege Koparen zozketan, Elx, Valentzia, Bartzelona, Atletico Madril, Real Madril, Deportivo, Cultural Leonesa, Racing Santander, Albacete eta Burgos sartuko dira, lau euskal taldeez gain. Final zortzirenak urtarrilaren 13 eta 15 artean jokatuko dira, alegia, zozketa egin eta hurrengo astean.
Erregina Kopari dagokionez, Realaren eta Athleticen aurkari posibleak dira Costa Adeje Tenerife, Levante, Badalona, Real Madril, Madril CFF, Bartzelona eta Atletico Madril. Kanporaketak otsailaren 3tik 5era bitartean artean jokatuko dira.