Jon Baldak garaipena eman dio Sanseri
Sansek hiru puntu eskuratu ditu bart, Valladolid 1-0 menderatuta, Jon Baldak 21. minutuan sartutako golari esker, Hypermotion Ligako 15. jardunaldian.
Etxekoena izan da neurketako lehen jaurtiketa, 9. minutuan, Mariezkurrenaren ezkerkada bat, hain zuzen ere, urrunetik. 21. minutuan iritsi zen partidako lehen gola eta bakarra. Dani Diazek ateratako falta bat Valladolideko atzelariek aldaratu ostean, Jon Baldak ezkerrez sartu zuen bat eta hutsekoa, Guilherme Fernandes beheko aldetik gaindituta.
Valladolidek ondo erantzun zion aurkako markagailuari: Ponceauk lehenik, eta Amathek ondoren, norgehiagoka berdintzeko aukera izan zuten, baina Fraga atezainak ekidin zituen bi aukerak.
Bigarren zatian, Sansek aukerak sortzen jarraitu zuen, eta Valladolideko atezainak Gorka Carrerak area barruan egindako erremate on bat desbideratu behar izan zuen. 61. minutuan, Carrerak bigarrena egiteko zorian egon zen, baina eskuin zutoinean jo zuen baloiak.