Edna Imade, berritasun nagusia Espainiako selekzioko deialdian Alemaniaren aurkako finalerako
Edna Imade Realeko aurrelaria da berritasun nagusia Sonia Bermudez Espainiako selekzioko hautatzailearen deialdian, Alemaniaren aurka jokatuko duen Nazioen Ligako finalerako.
Halaber, Athenea del Castillo (Real Madril), Leila Ouahabi (Manchester City), Esther Gonzalez (Gotham/USA), Mapi Leon (Bartzelona) eta Jenni Hermoso (Tigres UANL/MEX) jokalariak sartu ditu deialdian. Patri Guijarro eta Salma Paralluelo, bestalde, baja esanguratsuak dira, lesionatuta daudelako.
Adriana Nanclares eta Eunate Astralaga Athleticeko eta Eibarreko atezainak ere sartu ditu deialdian hautatzaileak.
Edna Imade Marokon jaio zen, duela 25 urte, amak Nigeriatik ihes egin ondoren, eta Carmonan (Sevilla) hazi zen. F Ligako ezustekoetako bat da, 7 gol sartu baititu orain arte, Ewa Pajor eta Claudia Pina Bartzelonako jokalariek baino bat gutxiago.
Deialdia
Atezainak: Cata Coll (Bartzelona), Adriana Nanclares (Athletic) eta Eunate Astralaga (Eibar).
Atzelariak: Ona Batlle, Irene Paredes, Mapi Leon (Bartzelona), Olga Carmona (PSG/FRA), Maria Mendez (Real Madril), Jana Fernandez (London City/ING) eta Leila Ouahabi (Manchester City/ING).
Erdilariak: Alexia Putellas, Laia Aleixandri, Aitana Bonmati, Vicky Lopez, Clara Serrajordi (Bartzelona) eta Fiamma Benitez (Atletico Madril).
Aurrelariak: Mariona Caldentey (Arsenal/ING), Alba Redondo, Athenea del Castillo, Eva Navarro (Real Madril), Claudia Pina (Bartzelona), Jenni Hermoso (Tigres UANL/MEX), Cristina Martin-Prieto (Benfica/POR), Esther Gonzalez (Gotham/USA) eta Edna Imade (Reala).
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek DUX Logroñori irabazi dio Las Gaunasen eta liga lehen zortzien artean amaitzea ziurtatu du (0-2)
Javi Lergak zuzentzen duen taldeak aurrea hartu du 15. minutuan, Ane Azkonak sartutako golari eskerz. Bigarren zatian, Maddi Torrek bigarren gola egin du 52. minutuan. Zuri-gorriek datorren denboraldian Erreginaren Kopako kanporaketa bat gutxiago jokatu beharko dute.
Eibarrek puntu bat lortu du Sevillaren aurkako partidan
Eibarrek hutsean berdindu du Sevillan, etxetik kanpo puntu bat eskuratuz. Azken jardunaldiaren faltan, armaginek hamahirugarren postuan jarraitzen dute. (Bideoa gazteleraz)
Braulio Vazquez: “Uste dut pizgarri bat behar genuela, katarsi bat"
"Ez dut barkamenik eskatuko 8 urtez lehen mailan mantentzeagatik, nortzuk garen jakin behar dugu. Ez dakit zenbat aldiz entzun dudan anbizio falta dagoela", aurpegiratu du kirol zuzendari gorritxoak denboraldi amaierako prentsaurrekoan. Bestalde, Kike Barja kapitainaren kontratu berritzea % 99ra itxitzat jo du.
Irene Paredes, Txapeldunen Liga irabazita eta Realaren aurka jokatu aurretik: “Fisikoki, denboraldi oso txukuna egin dut”
Bartzelonako jokalari gipuzkoarrak, berriro ere, Txapeldunen Liga eskuratu du, bere taldearekin. Moeve F Liga modurik onenean amaitu nahi du; asteazkenean, 19:00etan, Kataluniako taldeak Reala jasoko du, eta EITBk zuzenean emango du neurketa hori.
Sergio Fernandez: “Gure asmoa da ez galtzea hazteko aukera ematen digun aktiborik”
Alaveseko kirol zuzendariak, asteartean, agerraldia egin du, komunikabideen aurrean, amaitu berri den denboraldiaren balantzea egitea helburu; Sergio Fernandezek, 2029ra arte berrituta, talde babazorroaren hainbat jokalariren egoera izan du hizpide.
Sara Martinek Eibarrekin duen kontratua luzatu du, 2026-2027 denboraldirako
Aurrelaria 2025ean iritsi zen talde armaginera, Real Madriletik, eta, Eibarreko jokalari gisa eman duen lehen denboraldian, 1.600 minututik gora jokatu ditu.
Juan Cruzek ez du Osasunan jarraituko
Atzelariak sei denboraldi eman ditu Nafarroako klubean; Elxetik iritsi zen bertara. 164 partida jokatu ditu talde gorritxoan: “Bere lehen denboralditik, taldekideen eta zaleen errespetua eta maitasuna bereganatu zituen, eta balioak defendatzen jakin izan du”, nabarmendu du Iruñeko klubak.
FIFAk ofizial egin du Iranek Tijuanan egingo duela Mundu Txapelketako egonaldia
Irango kontzentrazio-lekua aldatuko duela iragarri du erakundeak, AEBetako bisekin arazoak saihesteko.
Alavesek 2029ra arte berritu dio kontratua Sergio Fernandezi
Klub babazorroak astearte honetan iragarritakoaren arabera, kirol zuzendariak beste hiru denboraldiz luzatu du erakundearekin duen lotura.
Alessio Liscik Osasunako entrenatzailea izateari utzi dio
Nafarroako klubak astelehenean iragarri du italiarrak ez duela jarraituko taldea zuzentzen; Liscik beste urtebeterako kontratua zuen, Osasunarekin.