Euskal Selekzioak etxean inoiz bildu dituen ikusle gehien espero dira Palestinaren aurkako neurketan
Larunbat honetan Euskal Selekzioak eta Palestinak San Mamesen jokatuko duten partidak inoiz baino ikusle gehiago izango ditu, etxean orain arte izandako neurketetako datuei erreparatuta; izan ere, 50.000 sarrera saldu dituzte hiru astean.
Bakearen eta elkartasunaren aldeko norgehiagoka ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian izango da ikusgai eta entzungai.
Euskal Selekzioak 2024ko martxoan izan zuen azken hitzordua, Uruguairen aurka: bana berdindu zuten.
Jagoba Arrasate hautatzaileak 22 jokalari deitu ditu larunbaterako:
Atezainak
- Aitor Fernandez (Osasuna)
- Unai Marrero (Reala)
Atzelariak
- Andoni Gorosabel (Athletic)
- Alvaro Nuñez (Elx)
- Aritz Elustondo (Reala)
- Unai Garcia (Panetolikos)
- Iñigo Lekue (Athletic)
- Igor Zubeldia (Reala)
- Unai Elgezabal (Levante)
- Aihen Muñoz (Reala)
Erdilariak
- Jon Gorrotxategi (Reala)
- Oier Zarraga (Udinese)
- Ander Guevara (Alaves)
- Hugo Rincon (Girona)
- Jon Guridi (Alaves)
- Mikel Jauregizar (Athletic)
- Iñigo Ruiz de Galarreta (Athletic)
- Kike Barja (Osasuna)
Aurrelariak
- Nico Serrano (Athletic)
- Ivan Martin (Girona)
- Gorka Guruzeta (Athletic)
- Borja Sainz (Porto)