De la Fuentek Simon, Vivian, Laporte, Remiro eta Oyarzabal deitu ditu Espainiaren hurrengo partidetarako
Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak Athleticeko Unai Simon, Dani Vivian eta Aymeric Laporte eta Realeko Alex Remiro eta Mikel Oyarzabal deitu ditu selekzioak hurrengo egunetan dituen partidetarako.
Horiez gain, Martin Zubimendi eta Mikel Merino Realeko jokalari ohiak eta egun Arsenal taldean ari direnak ere sartu ditu deialdian.
Lamine Yamal, Dean Huijsen, Fabian Ruiz eta Fermin Lopezen itzulera eta Pablo Fornals dira hautatzailearen deialdiko berritasunak, 2026ko Munduko Txapelketarako sailkapen faseko azken bi partidetan Georgia eta Turkiaren aurka jokatzeko.
Espainiako selekzioak Georgiaren aurka jokatuko du azaroaren 15ean, larunbatean, Tbilisin, eta, hiru egun geroago, hilaren 18an, asteartean, Turkia hartuko du Cartujan.
2026ko Munduko Txapelketarako sailkapen faseko hirugarren eta laugarren jardunaldietarako Espainiako zerrenda honako hauek osatzen dute:
ATEZAINAK
Unai Simon (Athletic Club)
David Raya (Arsenal/ING)
Alex Remiro (Reala)
ATZELARIAK
Marcos Llorente (Atletico Madril)
Pedro Porro (Tottenham/ING)
Pau Cubarsi (Bartzelona)
Dani Vivian (Athletic Club)
Aymeric Laporte (Athletic Club)
Dean Huijsen (Real Madril)
Marc Cucurella (Chelsea/ING)
Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE)
ERDILARIAK
Martin Zubimendi (Arsenal/ING)
Aleix Garcia (Bayer Leverkusen/ALE)
Fabian Ruiz (PSG/FRA)
Mikel Merino (Arsenal/ING)
Alex Baena (Atletico Madril)
Pablo Fornals (Betis)
Fermin Lopez (Bartzelona)
AURRELARIAK
Lamine Yamal (Bartzelona)
Dani Olmo (Bartzelona)
Yeremy Pino (Crystal Palace/ING)
Ferran Torres (Bartzelona)
Mikel Oyarzabal (Reala)
Samu Aghehowa (Porto/POR)
Borja Iglesias (Celta)
Zure interesekoa izan daiteke
Toni Martinez: "Talde honek beti ematen du aurpegia"
Alaveseko jokalariak Betisen aurka lortutako garaipenari buruz (2-1) hitz egin du Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 21. jardunaldian (adierazpenak gaztelaniaz).
Jaitsieratik ihes egiteko garaipena lortu du Alavesek Betisen aurka (2-1)
Sivera harresi bilakatu da atean, eta Carlos Vicentek eta Toni Martinezek sartu dituzte babazorroak jaitsiera postuetatik ateratzeko golak.
Oyarzabal: “Beti gertatuko dira gauzak onerako eta txarrerako, baina aurrera ateratzea garrantzitsua da”
Realeko jokalariak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du EA Sports Ligako 21. jardunaldian.
Oyarzabalek ekaitza piztu du eta Celta garaitu dute (3-1)
Realak jokalari bat gutxiagorekin Celta menderatu du, Oyarzabalen erakustaldi bikainari esker.
Olaetxeak 93. minutuan sartutako golak merezitako garaipena eman dio Eibarri Almeriaren aurka (1-0)
Armaginek urrezko hiru puntu dituzte sailkapenaren beheko aldetik aldentzeko.
Nerea Eizagirre: "Beti esan dugun bezala, eguneroko lan horretan dago gakoa"
Realak 3-0 irabazi du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Eizagirre pozarren agertu da, eta orain arte egindako lan ona azpimarratu du.
Arene Altonaga: "Gure aukerak eduki ditugu, ez ditugu sartu, eta horrek partida baldintzatu du"
Eibarrek 3-0 galdu du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Altonagak burumakur esan du aukerak izan dituztela baina golak sartu ez izanak partida baldintzatu duela.
Realak 3-0 irabazi dio Eibarri Zubietan jokatutako euskal derbia
Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 17. jardunaldiko partidan. Intza Egigurenek lehena egin eta gero, bigarren zatian Eibarrek bere atean sartu ditu hurrengo bi golak.
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Urko Izeta: "Taldea desanimatuta dago"
Athleticek 2-1 galdu du Sevillaren aurka jokatutako partidan, eta 5 puntura ditu jaitsiera postuak.