Real Madrilek eta Borussia Dortmundek final-laurdenetarako azken txartelak eskuratu dituzte
Real Madril eta Borussia Dortmund Kluben Munduko Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu dira, Juventus eta Monterrey taldeak kanporatuta, hurrenez hurren. Hala, bada, Espainiako eta Alemaniako taldeak elkarren kontra lehiatuko dira hurrengo kanporaketan; finalerdietarako txartelak izango dituzte jokoan.
Real Madrilek 1-0eko emaitzarekin menderatu du Juventus. Partida parekatua izan da lehen zatian, baina bigarrenean Real madrid nagusitu da. Norgehiagokako gol bakarra Gonzalo Garciak sartu du (1-0), 54. minutuan.
Bestalde, Borussia Dortmundek 2 eta 1 irabazi dio Monterreyri. Neurketako izarra Guirasy izan da, berak sartu baititu Alemaniako taldearen bi golak. Lehena 14. minutuan sartu du (1-0).
Bigarren gola, aldiz, 24. minutuan heldu da.
Atsedenaltik bueltan, bigarren zatian, Monterreyk desabantaila murriztu du; Berteramek (2-1) esperantza eman dio Mexikoko taldeari, baina, azkenean, garaipena Borussia Dortmundek bereganatu du.
Final-laurdenetako kanporaketak:
Fluminense - Al Hilal
Palmeiras - Chelsea
PSG -Bayern Munich
Real Madril - Borussia Dortmund