Athletic-Costa Adeje Tenerife, Eibar-Sevilla eta Madril CFF-Reala, F Moeve Ligako lehen jardunaldian
2025-26 denboraldiko F Moeve Liga abuztuaren 31n hasiko da, eta txapelketan izango diren hiru euskal taldeek, alegia, Athleticek, Eibarrek eta Realak, ondorengo partidak izango dituzte lehenengo jardunaldian: Athletic-Costa Adeje Tenerife, Eibar-Sevilla eta Madril CFF-Reala.
Hona hemen, osorik, 2025-26 denboraldiko F Moeve Ligako lehenengo jardunaldia:
Athletic-Costa Adeje Tenerife
DUX Logroño-Real Madril
Eibar-Sevilla
Madril CFF-Reala
Bartzelona-Alhama
Espanyol-Atletico Madril
Deportivo-Levante Badalona
Levante-Granada
Azken jardunaldian, 2026ko maiatzaren 31n, txapelketako hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute, partida hauetan: Athletic-Alhama, Reala-Atletico Madril eta Eibar-DUX Logroño.
Lehen RFEF
Lehen RFEF mailan, txapelketa irailaren 7an hasiko da. Osasunak Bartzelona B taldearen zelaian jokatuko du, lehenengo jardunaldian, eta Alavesek, ordea, Real Madril Bren etxean. Derbiak 12. eta 26. jardunaldietan jokatuko dituzte: abenduaren 7an, Alaves-Osasuna, eta maiatzaren 3an, azken jardunaldian, Osasuna-Alaves.
Zure interesekoa izan daiteke
Koskik 2031ra arte jarraituko du Alavesen
Alavesek Ville Koski aurkeztu du Mendizorrotzan. Duela gutxi egin zuen ofizial hurrengo bost denboraldietarako fitxatu zuela. Erdiko atzelari finlandiarra neguan iritsi zen, eta ordutik ligan soilik 5 neurketa jokatu bazituen ere, emandako maila ona ikusita, talde babazorroak 2031ra arte sinatzea erabaki du.
Ramisen agindupean ekin dio Osasunak lanari
Osasuna ere jarri da martxan denboraldi berriari begira. Osasun azterketak burutu ondoren, lehen lan saioa egin dute Taxoaren. Lan saio arina izan da, Luis Miguel Ramis entrenatzaile berria, pixkanaka, jokalariak ezagutzen joateko. Sanferminak izan arren, hainbat zale gerturatu dira.
Eibarrek Pejiño eta Imanol García de Albeniz aurkeztu ditu
Eibarrek Pejiño eta Imanol Garcia de Albeniz fitxaketa berriak aurkeztu ditu. Gallartakoak ondo ezagutzen du Eibar, utzita aritu baitzen eta berriro dator atzeko lerroa indartzera. Pejiñok, aldiz, metro batzuk aurrerago, erasoan jokatzen du, eta azken metroetan jokalari erabakigarria izateko fitxatu du Eibarrek.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Realak OL Lyonnesen aurka jokatuko du lagunartekoa
Abuztuaren 8an, 11:00etan, Groupama OL Training Center kirol instalakuntzetan jokatuko dute Txapeldunen Liga zortzi aldiz irabazi duen taldearen aurka.
Eibarrek denboraldiaurrea hasi du Areition
Eibarrek gaur ekin dio denboraldiaurreari Areition, Jokin Aranbarri entrenatzaile berriaren eskutik. Gaur estreinatu dituzte lehen taldearen instalazio berriak. Guztira, lehen taldeko 22 jokalarik lan egin dute, eta bigarren taldeko 6 jokalari batu zaizkie. Ivan Gil bakarrik falta izan da.
Sanse lanera bueltatu da Zubietan
Sanse denboraldi berria prestatzen hasi da. Jon Ansotegik 24 jokalari izan ditu bere aginduetara lehen entrenamenduan, jokalari asko lehen taldearekin lanean ari direlako eta Dario Ramirez Nasticera joan delako. Liga abuztuaren 16an Castelloren aurka hasi aurretik, txuri-urdinek bost lagunarteko jokatuko dituzte.
Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”
Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).
Realak Esther Laborde fitxatu duela iragarri du
22 urteko atzelaria, San Cugat del Vallesen jaioa, Madrid CFF taldetik dator eta 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte sinatu du.