Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbia maiatzaren 11n jokatuko da, 18:30ean, San Mamesen
2024-2025 EA Sports Ligak 35. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu astelehen honetan, apirilaren 21ean. Jardunaldia maiatzaren 9a eta 11 artean jokatuko da.
Maiatzaren 11n Athleticek eta Alaves euskal derbia jokatuko dute San Mamesen, 18:30ean. Horrez gain, egun berean, Osasunak Betis izango du aurkari Benito Villamarinen, 21:00etan.
Bestalde, maiatzaren 10ean, Realak Atletico Madrilen kontra jokatuko du Metropolitanon, 21:00etan.
EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Maiatzak 9, ostirala:
Las Palmas-Rayo Vallecano (21:00etan)
Maiatzak 10, larunbata:
Valentzia-Getafe (14:00etn)
Celta-Sevilla (16:15ean)
Girona-Vila-real (18:30ean)
Mallorca-Valladolid (18:30ean)
Atletico Madrid-Reala (21:00etan)
Maiatzak 11, igandea:
Leganes-Espanyol (14:00etan)
Bartzelona-Real Madril (16:15ean)
Athletic Club-Alaves (18:30ean)
Betis-Osasuna (21:00etan)