Aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LaLigak 20. jardunaldiko ordutegiak aldatu ditu, Errege Kopa dela eta

Horrenbestez, Betis-Alaves urtarrilaren 18an, larunbatez, jokatuko dute, 18:30ean; urtarrilaren 19an, igandea, Celta-Athletic, 14:00etan; eta azkenik, Valentzia-Reala ere urtarrilaren 19an izango da, 21:00etan.
LaLigaren 20. jardunaldiko partidak
LaLigaren 20. jardunaldiko partidak

LaLigak ostegun honetan iragarri duenaren arabera, 20. jardunaldiko zenbait ordutegi moldatu ditu, Errege Kopako final-zortzirenetako partiden ondorioz.

Hala, Euskal Herriko taldeei dagokienez, Betis-Alaves urtarrilaren 18an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean; urtarrilaren 19an, igandea, Celta-Athletic, 14:00etan; eta azkenik, Valentzia-Reala ere urtarrilaren 19an izango da, 21:00etan. 

Honako hauek dira 20. jardunaldiko norgehiagoka guztien ordutegiak:

Ostirala, urtarrilak 17:

Espanyol-Valladolid (21:00)

Larunbata, urtarrilak 18:

Girona-Sevilla (14:00)

Leganes-Atletico Madril (16:15)

Betis-Alaves (18:30)

Getafe-Bartzelona (21:00)

Igandea, urtarrilak 19:

Celta-Athletic Club (14:00)

Real Madril-Las Palmas (16:15)

Osasuna-Rayo Vallecano (18:30)

Valentzia-Reala (21:00)

Astelehena, urtarrilak 20:

Vila-real - Mallorca (21:00)

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X