Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak, Barakaldok, Realak eta Alavesek abenduaren 5ean jokatuko dute Errege Kopako bigarren kanporaketa

Lau partidak ostegunean izango dira: Ceuta-Osasuna, 19:00etan; Barakaldo-Racing Ferrol, 20:00etan; eta Conquense-Reala eta Club Deportiva Minera-Alaves, 21:00etan.
Bigarren kanporaketako zozketa asteazkenean egin dute. Argazkia: EFE.
Bigarren kanporaketako zozketa asteazkenean egin dute. Argazkia: EFE.

2024-25 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketan lehiatuko diren lau euskal taldeek, alegia, Osasunak, Barakaldok, Realak eta Alavesek, abenduaren 5ean jokatuko dituzte kanporaketa horretako partidak, alegia, ostegunez. Hain zuzen ere, Ceuta-Osasuna neurketa 19:00etan hasiko da; Barakaldo-Racing Ferrol norgehiagoka 20:00etarako iragarri dute; eta Conquense-Reala eta Club Deportiva Minera-Alaves kanporaketak 21:00etan hasiko dira.

Hala, hona hemen zein partida jokatuko dituzten 2024-25 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketan, eta horien ordutegiak:

Abenduaren 3an, asteartean

Avila-Valladolid, 19:00etan.

Yeclano-Elx, 20:00etan.

Barbastro-Espanyol, 21:00etan.

Salamanca-Celta, 21:00etan.

Zaragoza-Granada, 21:00etan.

Europa-Las Palmas, 21:15ean.

Abenduaren 4an, asteazkenean

Sant Andreu-Betis, 19:00etan.

Unionistas-Rayo Vallecano, 19:00etan.

Gimnastic-Huesca, 19:00etan.

Ourense-Deportivo, 20:00etan.

Cultural y Deportiva Leonesa-Almeria, 20:00etan.

Cadiz-Eldense, 20:00etan.

Racing Santander-Sporting Gijon, 20:30ean.

Zamora-Tenerife, 21:00etan.

Logroñes-Girona, 21:00etan.

Pontevedra-Vila-real, 21:00etan.

Estepona-Leganes, 21:00etan.

Ejea-Valentzia, 21:00etan.

Abenduaren 5ean, ostegunean

Cacereño-Atletico Madril, 19:00etan.

Ceuta-Osasuna, 19:00etan.

Orihuela-Getafe, 19:00etan.

Barakaldo-Racing Ferrol, 20:00etan.

Andorra-Cartagena, 20:00etan.

Marbella-Burgos, 20:00etan.

Ponferradina-Castello, 20:00etan.

Olot-Sevilla, 21:00etan.

Conquense-Reala, 21:00etan.

Club Deportiva Minera-Alaves, 21:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X