Xabi Alonsok Bundesliga irabazi du Bayer Leverkusenekin
Xabi Alonso euskal entrenatzaileak zuzentzen duen Bayer Leverkusen da 2023-2024 Bundesligako txapelduna. Oraindik bost jardunaldi falta dira txapelketa bukatzeko, baina Leverkusengo taldeak titulua bereganatu du jada.
Werder Bremeni etxean 4-0 irabazita irabazi du liga. Alonsoren taldeak Bundesligako 29 partida jokatu ditu orain arte, eta 25 irabazi, 4 berdindu eta ez du bat ere galdu.
Bayer Leverkusenek lehenengoz irabazi du Alemaniako Liga, eta Xabi Alonso entrenatzaile tolosarra izan da titulua eskuratzeko gako garrantzitsuenetako bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Toni Martinez: "Talde honek beti ematen du aurpegia"
Alaveseko jokalariak Betisen aurka lortutako garaipenari buruz (2-1) hitz egin du Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 21. jardunaldian (adierazpenak gaztelaniaz).
Jaitsieratik ihes egiteko garaipena lortu du Alavesek Betisen aurka (2-1)
Sivera harresi bilakatu da atean, eta Carlos Vicentek eta Toni Martinezek sartu dituzte babazorroak jaitsiera postuetatik ateratzeko golak.
Oyarzabal: “Beti gertatuko dira gauzak onerako eta txarrerako, baina aurrera ateratzea garrantzitsua da”
Realeko jokalariak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du EA Sports Ligako 21. jardunaldian.
Oyarzabalek ekaitza piztu du eta Celta garaitu dute (3-1)
Realak jokalari bat gutxiagorekin Celta menderatu du, Oyarzabalen erakustaldi bikainari esker.
Olaetxeak 93. minutuan sartutako golak merezitako garaipena eman dio Eibarri Almeriaren aurka (1-0)
Armaginek urrezko hiru puntu dituzte sailkapenaren beheko aldetik aldentzeko.
Nerea Eizagirre: "Beti esan dugun bezala, eguneroko lan horretan dago gakoa"
Realak 3-0 irabazi du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Eizagirre pozarren agertu da, eta orain arte egindako lan ona azpimarratu du.
Arene Altonaga: "Gure aukerak eduki ditugu, ez ditugu sartu, eta horrek partida baldintzatu du"
Eibarrek 3-0 galdu du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Altonagak burumakur esan du aukerak izan dituztela baina golak sartu ez izanak partida baldintzatu duela.
Realak 3-0 irabazi dio Eibarri Zubietan jokatutako euskal derbia
Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 17. jardunaldiko partidan. Intza Egigurenek lehena egin eta gero, bigarren zatian Eibarrek bere atean sartu ditu hurrengo bi golak.
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Urko Izeta: "Taldea desanimatuta dago"
Athleticek 2-1 galdu du Sevillaren aurka jokatutako partidan, eta 5 puntura ditu jaitsiera postuak.