Bundesliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabi Alonsok baieztatu du Bayer Leverkusenen jarraituko duela beste urtebetez, gutxienez

Entrenatzaile tolosarrak azpimarratu du oso pozik dagoela Bayer Leverkusenen eta "oraindik gauza asko" dituela egiteko Alemaniako taldean.
Xabi Alonso. Artxiboko argazkia: EFE
Xabi Alonso. Artxiboko argazkia: EFE

Xabi Alonsok ostiral honetan baieztatu du gutxienez beste urtebetez jarraituko duela Bayer Leverkusen taldea entrenatzen.  

"Nire lana Bayerren ez da amaitu. Klubari eta jokalariei lagundu nahi diet, aurrera egiten jarrai dezaten. Zuzendaritza zoragarria da, eta talde honetan dena da itzela. Oraindik entrenatzaile gaztea naiz, baina uste dut hauxe dela onena nire etorkizunerako. Denbora hartu dut eta ziur nago horretaz", adierazi du 42 urteko entrenatzaileak.

Ildo berean, kontatu du joan den astean bildu zela zuzendaritzarekin, taldean jarraitu nahi zuela jakinarazteko, eta gaur goizean eman diela jokalariei bere erabakiaren berri.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X