DOPINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paul Pogba jokalari frantziarra lau urtez zigortu dute testosteronan positibo emateagatik

Juventus taldeko erdilariariak, abuztuan jokatutako partida batean positibo eman zuen dopinaren aurkako kontrolean.
Paul Pogba, Juventuseko jokalaria. ARGAZKIA: EFE
Paul Pogba, Juventuseko jokalaria. ARGAZKIA: EFE

Italiako kirol auzitegiak ostegun honetan jakitera eman duenez, Paul Pogbak lau urteko zigorra jaso du dopinaren aurkako kontrol batean testosteronan positibo eman ostean. Bigarren emaitzak, gehigarri dietetiko bat hartu zuela konfirmatu zueneta behin-behinean zigortu zuten iraila hasieran.

Zigor honek, Pogba berdeguneetatik aldenduko du 2027ra arte ezingo du jokatu, nahiz eta frantziarrak Kirol Arbitrajeko Epaitegira (TAS) joko duela baieztatu duen.

Pogbak bere Instagram kontu ofizialean bere haserrea adierazi du:"Triste nago, harrituta eta lur jota, izan ere, nire ibilbide profesionalean urteetan zehar lortutako guztia galtzen ari naizela sentitzen dut".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X