Ordutegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic-Alaves derbia martxoaren 16an, larunbatez, jokatuko da 21:00etan

LaLiga EA Sportseko jardunaldi horretan, 29.ean, Realak Cadizen bisita izango du Reale Arenan, martxoaren 15ean, 21:00etan; Osasunak, bestetik, Real Madrilen kontra jokatuko du, Sadarren, martxoaren 16an, 16:15etik aurrera.
LaLigako Alaves-Athletic derbiaren artxiboko irudia
LaLigako Alaves-Athletic derbiaren artxiboko irudia. EFE

LaLiga EA Sportseko 29. jardunaldiko Athletic-Alaves derbia martxoaren 16an, larunbata, jokatuko dute San Mamesen, 21:00etan hasita, astelehen honetan txapelketak jakinarazitakoaren arabera.

Jardunaldi berean, batetik, Realak Cadizen bisita izango du ostiralean, martxoak 15, 21:00etan; bestetik, Osasunak Real Madrilen aurka jokatuko du Sadarren, larunbatean, martxoaren 16an, 16:15ean.

29. jardunaldiko egutegia 29. jardunaldiko egutegia

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X