Euskal derbiak dira interesgune handiena pizten duten partidak bisitarien harmailara joateko
LaLiga EA Sportseko 17 klubek jarraitzaile bisitarien harmailetako baldintzak erregulatzeko hitzarmena sinatu zuten denboraldi hasieran. Horri esker, lehen 18 jardunaldietan 29.532 sarrera saldu zaizkie talde bisitarien zaleei, 29,6 eurotan, bataz beste.
Aipatu akordioak kupo finko bat ezartzen du zale bisitarientzat: 300 sarrera 30 euroko gehieneko prezioan. Hala, orain arte izandako 131 partidetatik 44tan eskainitako sarrera guztien ehuneko ehuna saldu da.
Reala-Athletic, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club euskal derbiak izan dira oraingoz zale bisitarien aldetik interesgune gehien piztu dituzten neurketak. Izan ere, lehendabizikoak % 730eko eskakizuna baino gehiago izan zuen; bigarrenak, % 624koa, eta hirugarrenak, aldiz, % 571tik gorakoa.
Euskal derbien ostean, Sevillaren eta Betisen arteko Andaluziako derbia ageri da eskaera gehien izan zituenen artean (% 250etik gora).
Taldeei dagokienez, Sevilla da, bataz beste, sarrera gehien eskaintzen dien taldea bisitariei (602). Andaluziarren ondoren, Athletic agertzen da bigarren tokian sailkapen horretan (550), gero Betis (531), Valentzia eta Granada, azken bi horiek ia 500 sarrera eskainita.
LaLigak nabarmendu duenez, lehen 18 jardunaldietan sarrera gehien erosi dituzten zaleak Betis eta Atletico Madrilekoak dira, ia 3.100 erosita talde bakoitzak. Bi horien atzetik daude Cadiz (2.819), Athletic Club (2.553) eta Las Palmas (2.385).
Honako hauek dira hitzarmen hau sinatu zituzten klubak: Alaves, Almeria, Athletic Club, Atletico Madril, Bartzelona, Betis, Cadiz, Celta, Getafe, Girona, Granada, Las Palmas, Mallorca, Osasuna, Real Sociedad, Sevilla eta Valentzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek baztertu egin du Munduko Txapelketan parte hartzea, AEB eta Israelen eraso militarra dela eta
Iranek Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka jokatu behar zituen multzoen faseko hiru partidak Ameriketako Estatu Batuetan, horietako bi Los Angelesen eta beste bat Seattlen. Azaroan, Trumpek bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela AEBn sartzeko, baina ez haien zaleek.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.
Eibarrek madarikazioa hautsi eta denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo (0-1)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leganesen aurka 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker.