Osasuna eta Reala, Kopako final laurdenetarako txartelaren bila
Osasunak eta Realak Errege Kopako final zortzirenetako neurketa jokatuko dute asteazken honetan, Sadarren, 21:00etatik aurrera. Bi taldeak garaipenaren bila zelairatuko dira; final laurdenetarako txartela lortzeko, batetik, eta azken norgehiagoketako porrotei buelta emateko, bestetik. Izan ere, gorritxoek galdu egin zuten Bartzelonaren kontra, Superkopako finalaurrekoan; Imanol Alguacilen taldeak, berriz, hiru puntuak San Mamesen utzi zituen joan den larunbatean, Athleticen aurkako Ligako derbian.
Halaber, talde nafarrak alde batera utzi nahi ditu Realaren aurreko azken hitzorduetan izandako emaitza txarrak. Errege Kopan, orain dela lau urte aritu ziren elkarren kontra azkenekoz, eta Realak lortu zuen orduan final laurdenetara aurrera egitea, Osasuna 3-1 mendean hartuta.
Ligan, bana amaitu zen joan den abenduan Sadarren izandako derbia. 2012ko maiatzaren 5az gero, Osasunak ez du Reala garaitzea erdietsi. Ordutik, sei partida berdindu eta beste hamar galdu ditu Osasunak Imanolen mutilen aurrean.
Zubimendi, azken orduko baja
Martin Zubimendi Realeko jokalariak ezin izango du Osasunaren aurka jokatu, azken orduko baja delako. Beraz, Odriozolarekin eta Carlos Fernandezekin batera, deialditik kanpo geratu da. Bere ordez, Pablo Marin sartu du Imanolek. Kubo eta Traore ere ez daude, norbere selekzioarekin jokatzen ari direlako. Andre Silva eta Sadiq, ordea, jokatzeko prest daude.
Bestetik, Osasunari dagokionez, Chimy Avilak errekuperatzen jarraitzen duenez, ezingo du jokatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Martin: “Ez da hain penalti argia, eta epaileak segituan baieztatu du”
Crystal Palace-Reala norgehiagokaren laburpena (2-1)
Penalti batek eta Jon Martinen bigarren txartel horiak Reala hondoratu dute Londresen (2-1)
Deportivo-Athletic, Valentzia-Reala, Alaves-Atletico eta Eibar-Costa Adeje Tenerife, Erregina Kopako final-zortzirenetan
Sanchez Flores: “Eremu librerik uzten ez duen talde gisa jokatu behar dugu”
Londresen dauden Realeko zaleak, garaipena lortzeko itxaropentsu
PSGk eta Erroma bina egin dute, eta Lillek ezustean hartu du Bayern Munich
Realak Crystal Palaceri irabazi behar dio, aurreneko zortzien artean sailkatzeko aukerekin jarraitzeko