Kepa Arrizabalaga atezainak Real Madrilen jokatuko du, Chelseak utzita
Kepa Arrizabalaga atezain euskaldunak Real Madrilen jokatuko duela baieztatu du talde zuriak. Chelseak utzita arituko da 2024ko ekainaren 30era arte, Thibaut Courtois atezain belgikarraren lesio larria dela eta. Halaxe iragarri du Madrilgo taldeak astelehen honetan, webgunean eta sareetan.
Hala, Bayern Munich taldearekin fitxatzekotan egon zen arren, Real Madrilera joatea erabaki du Athleticeko jokalari ohiak. Txapeldunen Liga bat, Kluben Munduko Txapelketa bat, Europako Superkopa bat eta Europa League bat irabazi ditu Chelsean egindako bost urteotan Arrizabalagak. Orain, Madrilgo taldean atea betetzeko lehen aukera dela dirudi, Courtois belgikarrak ia denboraldi osoa galduko duelako ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi ostean.
Batetik, Kepa atezain titularra izan zen Chelsean joan den denboraldian, nahiz eta ez zuen Thomas Tuchel entrenatzailearen erabateko konfiantza izan: 2020-2021 eta 2021-2022 denboraldietan, 11 partida baino ez zituen jokatu. Bestetik, Espainiako selekzioarekin Nazioen Liga irabazi du aurten, eta 2012. urtean, 19 urtez azpiko Europako Txapelketa.
Real Madrilek gaur, astelehena, aurkeztuko du Kepa Arrizabalaga, Real Madril Hirian. Ondoren, prentsaurrekoa emango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Urko Izeta: "Taldea desanimatuta dago"
Athleticek 2-1 galdu du Sevillaren aurka jokatutako partidan, eta 5 puntura ditu jaitsiera postuak.
Iparra galduta jarraitzen du Athleticek Ligan (2-1)
Navarrok aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Pequek eta Akorrek buelta eman diote markagailuari, eta Sevilla nagusitu da azkenean.
Osasunak 9 hilabeteko lehortea hautsi du etxetik kanpo Rayo garaituta (1-3)
Ligan 10 jardunaldi jarraian irabazi gabe egon ondoren, talde gorritxoa Iñigo Perezen taldeari gailendu zaio Budimir, Jozhua (bere atean) eta Asier Osambelaren golei esker.
Unai Nuñezek utzita jokatuko du Valentzian
Erdiko atzelariak eskuinean zein ezkerrean joka dezake, eta Mouctar Diakhaby lesionatuaren baja betetzeko fitxatu dute.
Valverde: "Athletic denboraldiko une erabakigarrian dago"
Athleticeko entrenatzaileak aitortu duenez, LaLigako sailkapenean duten egoera kontuan izanda (erdialdean, hamar taldeko multzoan ), eta bizirik Txapeldunen Ligan eta Errege Kopan, "denboraldiko une erabakigarrian" daude.
Matarazzo: "Partidu hauetan egin duguna errendimendua da, ez zortea"
Realeko entrenatzaileak Celtaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Bestalde, Gotiren irteeraz ere mintzatu da.
Alessio Lisci: "Raul oso gustuko dugu, eta zorionez ekarri ahal izan dugu"
Bestalde, Rayoren aurka "oldarkorra izan nahi duen Osasuna, partidan egon nahi duen taldea" ikusi nahi duela, adierazi du entrenatzaile erromatarrak.
Raul Moro: “Ondo jarraitzeko eta taldeari eta klubari laguntzeko zereginarekin nator”
Raul Morok 2031ra arte fitxatu du Osasunarekin. Ajaxeko jokalari ohiak prentsaurrekoa eman du Braulio Vazquezekin batera, eta bere ustez egon behar duen lekuan dagoela adierazi du.
Beñat Turrientes: “Oso pozik nago, dena ondo ari zait ateratzen”
Rino Matarazzok talde txuri-urdina hartu zuenetik, Realeko erdilaria jokalari onenetakoa ari da izaten. EITB beasaindarrarekin izan da.