Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amorebietak ofizial egin du Julen Jon Guerreroren lagapena

Julen Guerrero Athleticeko jokalari ohiaren semeak Zornotzako taldean jokatuko du denboraldia amaitu arte.
Amorebietako ezkutua
Amorebietako ezkutua

Amorebietak akordioa lortu du Real Madril taldearekin Julen Jon Guerreroren (Julen Guerrero Athleticeko jokalari ohiaren semea) lagapena lortzeko denboraldi honen amaierara arte, Lehen RFEFko talde bizkaitarrak jakitera eman duenez.

Etorkizun handiko jokalari bizkaitarra Malagaren harrobian hasi zen trebatzen, eta 2017-18 denboraldian, haur mailan, Real Madrilera joan zen bilbotarra, iragan denboraldian gazteen Errege Kopako txapeldun izan ondoren.

Aurtengo denboraldi hasieran, Guerrero Madrilgo Juvenil A taldean aritu da, 16 partida ofizial jokatu eta 5 gol sartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X